IGANTZIKO MAKIL DANTZAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza berriak eta mistoak dira. Bandera Arbola egin ondoren, dantzariak plazatik ateratzen dira geroxeago berriz sartzeko, orain Makil dantzak dantzatzeko. Hiru dira egiten dituzten makil dantzak: 

Sartzearena

Izarrarena

Gurutzearena

Herria:

NOIZ
Data: 
IX-29, meza nagusiaren ondoren (g.g.b. 12’30etan)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Igantziko udaletxearen ondoan
Geokokapena: 
AZALPENA

Bandera Arbola bukatzen delarik, dantzariak plazatik ateratzen dira eta bi lerrotan jartzen dira berriz ere plazan dantzatzen sartzeko. Bi talde misto osatzen dituzte eta bakoitza plazatik izkin batetik sartzen da plazan. Behin bere plazako tokian jarrita, makil dantzak hasten dira, bata bestean atzetik. Bukatzen dutelarik, sartzeko erabili diren musika eta koreografiarekin ateratzen dira.

Azalpen historikoa: 

Hauxe da igantziko Makil dantzei buruz bere sortzaileak, Amadeo Arretxek erraten duena:

Makil dantzak Igantzin ez ziren egiten, dantza berriak dira. Berako Makil dantzak oinarri hartuta bi makil dantza sortu ziren goizeko dantza emanaldia osatzeko asmoz. Hasiera batean, mutilek bakarrik dantzatzen zuten arren, gaur egun, neskek ere parte hartzen dute. 

Beraz, Igantziko Makil dantzak Ezpata dantzako dantzak sortu ondoren sortu ...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

16 ezpata dantzari eta aitzineskua

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Igantziko Makil dantzak. Sarrera. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Makil dantzak. Izarrarena. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
Igantziko Makil dantzak. Gurutzearena. 2023. It.: Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA

Mutilak: Belaunetarainoko galtza zuriak, alkandora zuria eta galtzerdi zuriak. Oinetan, gorriz txirikordatutako espartinak. Sorbaldetatik zintzilik eta bularraldea zeharkatuz zinta bana, gerriaren kontrako aldean lotzen dena eta beren korapiloak, galtza eusten duen gerriko gorriaren azpian geratzen direnak. Galtzen azpian kaxkabilekin apaindutako polainak damatzate aztaletako kanpoaldean. Buruan, zapel gorri bat zinta...irakurri gehiago

MUSIKA