BERAKO MAKIL DANTZAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Done Eztebe (VIII-3) eguneko goizean, meza nagusiaren ondoren, Berako gazteek eta haurrek makil dantzak eta zahagi dantza egiten dituzte Herriko Etxeko Plazan. Makil dantzak dantza sorta bat dira eta bere barnean bederatzi dantza ezberdin biltzen dira, gehi sarrera eta irteerakoa eta zahagi dantza. Dantzariak hamabinako taldeetan dantzatzen dira eta bakoitzak bi makil daramatza.

Hauek dira dantza ziklo hau osatzen duten dantzak:

Herria:

NOIZ
Data: 
San Esteban egunean, abuztuaren 3an, 10'30etako meza nagusiaren ondotik
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Herriko Etxea Plaza
Ibilbidea: 
Herriko Etxetik elizaraino eta meza bukatu eta gero, elizatik Herriko Etxeko Plazaraino
Geokokapena: 
AZALPENA

Done Eztebe egunean meza nagusia egiten da eta bertara Berako Udala joaten da makil dantzariek lagunduta. Meza ondotik Udala Herriko Etxera joaten da bueltan eta plazan Bandera Dantza eta Bordoi dantza egiten dira. Ondoren, Makil dantzak.

Dantzariak biribilketa batekin sartzen dira plazan hainbat taldeetan antolatuta. Taldeak zortzikoak eta hamabikoak izan daitezke. Biribilketa talde bakoitza bere tokira ailegatu arte jotzen da. Denak kokatuta daudenean makil dantza...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Makil dantzei buruz daukagun lehen albistea Jose Manterolak ematen digu 1880ko Berako Euskal Jaien berri ematen digunean (Manterola, 1880, 36). Zeharkako albiste hori zera dio:

A la salida del templo esperaban al Ayuntamiento veintitres mocetones del pueblo, uniformemente vestidos con el tradicional traje de los makil-dantzaris los cuales acompañaron á la Corporacion municipal…La mañana del 4 llegó á Bera la Comision de la Asociacion Euskara, que fué saludad...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Dantzariak Berako Gure Txokoko Dantzari Taldeko partaideak izaten dira. Jende nahikorik dagoenean 12 dantzari egoten da talde bakoitzean. Taldeka kokatzen dira, normalki lauko multiploetan (8 edo12), baina zortzi eta hamasei partaidetako taldeak ere ikusi ahal izan dira. Gure Txokoa Dantzari Talde honek dantzari umeak zein helduak biltzen ditu, mutilak eta neskak

Bestelako parte hartzaileak: 
Makil dantzariez landa, badago edo daude zahagiak daramaten dantzariak ere bat. Makil dantzari taldea hamabi dantzarik osaturik dagoenean, normalean bi zahagi eramaile egoten dira.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Berako Makil dantzak. 2014. IT.: Dantzan.eus
JANZKERA

Atorra eta praka zuriak, ezpartzina zuriak soka gorridunekin txirikordatuak eta belaunetan zein besoetan txintxarriak dituztela. Kapelua gorria (txapela), painulu handia lepoan (batez ere gorrixka, baina ez beti) eta paxa ere gorria.

Garapena: Beragureherria webgunean (http://beragureherria.com/) Berako dantzariei buruzko argazki bilduma dago. Bertan 1919ko argazki bat dago. Argazkiak, noski, zuri-beltzean daude eta gri...irakurri gehiago

MUSIKA