Berako 10. Makil dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zahagi dantza, Zagi dantza
Azalpena: 

Historikoki «Zagi dantza» izen eta idazkerarekin ezagutu izan da dantza hau. Doneztebe eta Goizuetako Zahagi dantzekin harreman estua dauka.

Orain dantzariek makila bat uzten dute lurrean eta bertzearekin dantzatzen dute Zahagi dantza. Hau ez da beti horrela izan. 1919ko argazki batean makil dantzari gazteak agertzen dira makila motzak eskuetan daramatzatela. Haien artean eserita, gizon bat makil luzeekin eta gazte bat alboan zahagia duena. Ondorengo argazkietan ez da agertzen modu agerikoan. Hala ere, Julio Caro Barojak 1939an dokumentatzen du:

Detrás de los de los pellejos, o al lado de la comitiva, va uno que transporta otros palos más largos, que no se usan, más que al final, en el décimo número [Zahagia daramatenen gibelean edo segizioaren ondoan, beste makila luzeago batzuk garraiatzen dituen bat doa, azkenean hamargarren dantzan baino erabiltzen ez direnak]. (Caro Baroja, 1945, 116).

Dantza hau dantza ziklo honi dagokio:

BERAKO MAKIL DANTZAK

Ziklo hau osatzen du...irakurri gehiago

Herriak:

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Berako Makil dantzak. 2019. It.: Xaloa TB
BIDEO GALERIA
Berako Makil dantzak. 2014. 10. Makil dantza edo Zahagi dantza. It.: Dantzan.eus
2019-Berako 10.Makil dantza-Zahagi dantza-Xaloa.mp4