Berako 3. Makil dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Hiru xito, Axeri dantza
Azalpena: 

«Hiru Xito» izenarekin ere ezaguna da. Izen hau melodia berdina duen kantatik datorkio. Makil dantza honen kanta Azkuek jaso zuen Beran:

Iru xito izan eta lau galdu

gure xitoaren amak zer jan du?

Gure xitoaren ama oiloa

axeriak kendu dio lepoa. (Azkue, 1922, 317)

Beraz aparte Amaiurren (316), Ziburun (317), Baraibarren (318) eta Hazparnen (318) ere jaso zuen. Melodia eta letra Aita Donostiak ere jaso zituen urte batzuk lehenago, baina ez Beran: Eugin, Saran, Areson, Ezkurran eta Etxarri-Larraunen (Donostia, 1984).

Bertzaldetik ere, Caro Barojak dio «Axeri dantza» izenarekin ere ezagutzen zela (Carok berak 1939an hartutako datuak darabiltza).

Dantza hau dantza ziklo honi dagokio:

BERAKO MAKIL DANTZAK

Ziklo hau osatzen duten beste dantza batzuk:

irakurri gehiago

Herriak:

TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

Berako Makil dantzak. 2019. It.: Xaloa TB
BIDEO GALERIA
Berako Makil dantzak. 2014. 3. Makil dantza. It.: Dantzan.eus
Berako Makil dantzak. 2019. 3. Makil dantza. It.: Xaloa TB