ZALDABAI DANTZAK

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zaldabaia-dantzak
Azalpena: 

Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.

AZALPENA
Azalpen historikoa: 

Oso albiste gutxi daukagu dantza hauei buruz. Ditugun datu gehienak Larraun ibarrean jasoak dira. Asko Nikolas Ormaetxeak, «Orixek», 1950ean argitaratutako Euskaldunak liburuan emanak:

Gorritxo'k ez du Mikel ikusi bi gautan; neskarenean dala sar zaio gogotan. Bizkai-dantza an ba dute urtean askotan, ikazkin, basa-gizon, zaldabai-joketan.(28. Or.)
«Dantza gaitezen —dio—; ekarri zaldabe» (30 or.)
Zaldabean ari da Goldaraz'ko Otxana... bizkai...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
MUSIKA
Musikariak: 
Emakumeak izaten ziren zaldabaia jotzen zutenak
Soinu tresnak: 
Zaldabaia edo panderoa