IRIBAS

Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.

Iribasko Silla dantza. Basakaitz Dantza Taldea

Jadanik dantzatzen ez den dantza. Irri edo jostaketa dantza bat da. Hiru aulkirekin egiten den aulki dantza da. Hiru aulkiei dagozkien hiru dantzarik parte hartzen dute. Melodiaren erritmoa jarraituz nahastu gabe dantzatu behar dute aulkien artean, beste dantzariekin tupust egin gabe.

Orriak