Iribasko Inguru handia

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Lehendabiziko dantza, Pañuelo dantza
Azalpena: 

Neska-mutilak bikoteka jarrita eta zapiez elkartuta, erlojuaren kontrako norabidean egiten duten dantza da. Zirkulu irekia osatzen dute bikoteek eta bi lerroen kanpoko aldean neskak kokatzen dira. Inguru handia hiru-lau aldiz egiten da melodia ezberdinekin eta melodien artean zubiak egiten dira. Beltranek Inguru handia dantza talde multzo gisa onartzen du, ber barnean Inguru handiak, Zortzikoak eta zubiak daudelarik.

Lehendabiziko Inguru handia maiordomoek soilik hasten dute eta dantza aurrera doan heinean gainontzeko bikoteak elkartzen dira dantzara.

Inguru handia bukatzen denean zubia egiten da. Bikote guztiek zapiez elkarturiko besoak altxatzen dituzte eta sorturiko zubiaren azpitik pasatzen dira azkeneko bikotetik hasita. Behin azken bikotea zena lehendabiziko postuan kokatzen denean, bigarren Inguru handiari ekiten diote.

Inguru handien artean Zortzikoak dantzatzen dira eta behin bukatuta dantzariak modu soltean dantzatzen dira, hau da, ez daude zapiez lotuta. Horregatik, eskuak libre dituztelako, laugarren Inguru handian dantzariek kaskainetak jotzen dituzte dantzaren erritmoa markatuz.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Iribasko Ingurutxoa. Inguru handia. Basakaitz Dantza Taldea
BIDEO GALERIA
Iribasko Ingurutxo. 1.Inguru Handia
Iribasko Ingurutxo. 4.Inguru Handia