Iribasko Zortzikoa

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Belauntzikoa, Bilantzikoa
Azalpena: 

Zubiak bezala, zortzikoak ere Inguru handiaren parte gisa onar daitezke, Beltranek egiten duen moduan (Beltran, 2006, 67). Maiordomoek edota nahi duen orok dantza lezake zortzikoa bere bikotearen aurrean dantzari talde osoa geldirik dagoela. Horretarako danbolinteroari eskatu behar dio. Zortzikoa Inguru handiaren ondoren egiten da eta bikoteak zapien bidez daude oraindik lotuta. Zortzikoa bukatuta, neskak lepoan lotuko dio zapia mutilari.

Beltranen hitzetan “jaso dugun informazioaren arabera Inguru-handi multzoko dantzekin tartekatuz Zortzikoak edo Bilantzikoak dantzatzen dira. Dantza hauek banaka edo taldeka dantzatzen ziren” (Beltran, 2016, 57). Patxi Arrarasek ematen duen deskripzioaz, aldiz, mutil guztiek batera dantzatzen diete Belauntzikoa haien bikotekideari (Arraras, 1987, 121). Arrarasen arabera, zortzikoa Soka dantza egin ondorengo lehendabiziko dantza litzateke, hau da, ez zen Inguru handien artean (Arrarasen Pañuelo dantzak) egingo (Idem).

Dantza osatua eta finkoa dirudien arren, “dantzari bakoitzak, bere estilo eta moduan, beste guztien aurrean bere trebezia eta maisutasuna erakusten saiatzen zen” (Beltran, 2016, 57). Fi...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Iribasko Ingurutxoa. Zortzikoa. Basakaitz Dantza Taldea
BIDEO GALERIA
Iribasko Ingurutxoa. Zortzikoa. Andoni Lizarralde (Txoko Musikala)