Iribasko Inguru txikia

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Inguru dantza
Azalpena: 

Inguru txikia hiruko erritmo bizian egiten den dantza da. Bikoteek era sueltoan egiten dute dantza, beti ere, larrain edo plazari inguruka. Iribas berezia izan da Inguru txikietan, izan ere, hemen dantzariek kaskainetak erabiltzen baitituzte erritmoa markatzeko. 

Inguru txikia ez zen behin bakarrik egiten eta horretarako melodia ezberdinak erabiltzen ziren. J.M. Beltranek azaltzen digunez, Iribasen dantzen hurrenkera audio zein partiturak gordetzen dutena zen. Hau da, dantzatzen zen lehendabiziko Inguru txikia “1. Inguru txikia” musikarekin egiten zen, bere izena hori ez bazen ere. Eta honela besteekin ere.

Bigarren Inguru txikiaren melodiari erreparatuz, Beltranek adierazten digu melodia honen berezitasuna beste Inguru txikiekin konparatuz gero: bere neurriaren irregulartasuna, hain zuzen (Beltran, 2016, 63). Horrek koreografian aldaketa bat dakar eta gehiagozko konpas horietan dantzariek “korrika” ibiliko balira bezala dantzatzen dute eta hortik datorkio orain ematen zaion izena dantzari: “korritua”.

Hirugarren Inguru txikia lehendabizikoaren antzera egiten da. Inguru txikia bukatzeko Codaren zortzi konpasak jotzen dira eta dantzariek tokian dantzatu ...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Iribasko Ingurutxo. Inguru txikia. 2012. Basakaitz Dantza Taldea
BIDEO GALERIA
Iribasko Ingurutxo. 1.Inguru Txikia. Andoni Lizarralde (Txoko Musikala)
Iribasko Ingurutxoa. 2.Inguru Txikia. Andoni Lizarralde (Txoko Musikala)