Iribasko Soka Dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza hau ez da egiten. Beltranek ez du bere lanetan jasotzen baina, hala ere, Argia Taldeak taularatu zuen eskenatokietara Iribasko Ingurutxoa eraman zuenean. Horren adierazgarri 1971ko argazkia, zeinean nesken soka agertzen den.

Dantza honen berri argitaratua Patxi Arrarasek ematen digu. Arrarasek dio Soka dantza dantzari bikoteak osatzeko dantza dela (Arraras, 1987, 120). Mutilak, eskutik helduta, plazara sartzen dira melodiaren erritmoan ibiltzen erlojuaren orratzen norabidearen kontrako bidean. Horietatik lehendabiziko dantzaria eta azkena “danbolinausiak” dira eta besteengandik bereizten dira soinean daramatzaten bi banda urdinengatik. Banda hauek besaburu bakoitzetik zintzilik daude eta bularrean eta sorbaldan gurutzatzen dira. Danbolinausiak zapela jantzi gabe dantzatzen dira eta libre daukaten eskuan zapela daramate publikoari agurtzeko. Horrela, buelta oso bat ematen diote plazari. Segidan, neskak sartzen dira plazan beste soka batean atzean eta aurrean danbolinausien zerbitzariak dituztela. Hauek bereizteko banda bat daramate, urdina ere bai.

Nesken soka plazan sartzen delarik, mutilena geldirik geratzen da neskak heldu art...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA