UITZIKO INGURUTXOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Ingurutxoa larrain edo plazaren inguruan bikoteka dantzatzen den dantza multzoa da. Dantza taldearen mugimendua erlojuaren orratzen kontrakoa da. Uitziko ingurutxoa hiru dantzek osatua heldu zitzaigun XX. mendera: Inguru handiak, inguru txikiak eta Bilantzikoak edo zortzikoak. Hauei fandangoa eta bizkaikoa edo porrusalda gehitzen zitzaien. Egun ez da modu jarraian dantzatzen.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 29 (Sanmigeletan, lau egunez)
Aldizkakotasuna: 
Noiz behinka
NON
Tokia: 
Uitziko Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Noizbehinka eta oso gutxitan dantzatzen da ingurutxoa Uitzin. Eta egiten denean ez da beti bere osotasunean dantzatzen. Hau gertatzen denean herriko festak izaten dira. Ingurutxoaren iraupena jole eta dantzarien nahiaren araberakoa da. Izatez, ingurutxok hiru dantza ditu: Inguru handia, inguru txikia eta billantzikoak. Inguru handien artean zubiak egiten dira. Lehendabiziko bikotea altxatzen du batzen duen zapia eta gainontzeko dantzariak bere azpitik pasatzen dira. Ondoren lehendabiziko eta ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Uitziko ingurutxoa 1948. urtearen ingurutan utzi zen dantzatzen. Bere azken urteetan herriko festetan dantzatzen zen soilik, baina beste garaitan beste egun seinalatuetan ere dantza zitekeen, hala nola, inauterietan (Beltran, 2016, 17). Honelako egoeratan, eta musikaririk ez bazegoen, partaideek kantatzen zuten edo armonikaren baten laguntzaz dantzatzen zuten.
1967an Donostiako Argia Dantza Taldea hasten da Larraungo Ingurutxoak ikertzen eta 1969an eskenatokira eraman zuen Iribaskoa. Jua...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Librea da

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Uitziko Ingurutxoa. 2021. Ortzadar eta Uitziko Gazteria
JANZKERA

Kaleko arropa

MUSIKA
Soinu tresnak: 
Txistua eta danbolina
Grabaketen egilea: 
Ortzadar Txistulariak
Garapena: 

Herriko festetarako txistulariak kontratatzen ziren eta herriko gazteen taldeak sosa izanez gero, inauterietarako ere bai (Beltran, 2016, 18).
[…] behin edo bityan kontratatzen zuten danbolintero bat. Festetarako beti, eta urte batzuetan, gazteen aukera ekonomikoaren arabera «karnabaletarako» ere bai (Beltran, 2016, 18).

XX. mendearen hasieran Uitziko jaietan jotzen zuen txistularia izendatu dugu jadanik: Xalbador Mutuberria, bere semearekin atabalean (Beltran, 2016, 20). Bikote honek paperak aldatu zituen Uitzitik jo zuten azken urteetan: semea akordeoia jotzen hasi zen eta aitak atabalarekin laguntzen zion (Ibidem, 21).

Mutuberriatarrak Uitzin jo zuten joan den mendeko 30eko hamarkadaren amaiera arte. Txistua Uitziko taldetxo bati erakutsi zioten eta honek Ingurutxoa jo zuen 1948an dantzatzeari utzi zion arte (Ibídem, 22).
Uitziko Ingurutxoko doinuei buruzko informazio iturri nagusia ustez Zipriano Garrok, Uitziko organista zenak, idatzitako koadernoan aurkitzen dugu. Ez dakigu nori hartu zion musika transkribatzaileak.
Geroago, 1934an, Aita Donostiak Manuel Viscarretek igorritako partitura batzuk jaso zituen, «Larraungo Ingurutxoak» izenaren pean, eta «Xubita, el zarra»-ri jasoak (Donostia, 1994, 2131). Ez da jatorrizko herria zehazten. Uitziren eskuizkribuko partiturak eta Donostiak eskaintzen dituenak alderatzen ditu Beltranek:

1575.- Larraungo Ingurutxoak 1 (Uitziko 8. dantza bezalakoa da).
1576.- Larraungo Ingurutxoak 2 (Interpretazioan bariazio asko dituen Inguru txikiko dantza berezia).
1577.- Larraungo Ingurutxoak 3 (lehen zatia Uitziko 9. dantzaren lehen zatia bezalakoa da, eta bigarrena Uitziko 7. dantzaren bigarren zatia bezalakoa).
1578.- Larraungo Ingurutxoak 4 (Uitziko 9. dantzaren 5. zatiarekin badu antzekotasunaren bat).
1579.- Larraungo Ingurutxoak 5 (Uitziko 7. dantza bezalakoa) (Beltran, 2016, 16).

Konparazio horretatik abiatuta, eta kontuan hartuta Donostiak dokumentazio hori jasotzen duen urteetan litekeena dela Uitzin jotzen zuen txistularia Xalbador Mutuberria zubietarra eta bere semea izatea, Beltran ausartzen da «Xubita» «Zubieta» izan zitekeela esatera. «Zarra» (zaharra) semearengandik bereiziko lukeen ezizena izango litzateke, karguan bere oinordekoa izango litzatekeena. «Nork daki», ondorioztatu du Beltranek (Beltran, 2016, 16)