LESAKAKO SOKA DANTZA

PRESENTACIÓN

Lesaka, 2007. Soka dantza. Arg.: Rafael Eneterreaga
FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Lesakako Soka dantza aipatzen ari garelarik, herriko festeetako lehendabiziko eguneko arratsaldean egiten diren dantzez ari gara. Lesakan, egun horretako dantzak Lesakako dantzak bezala dira ezagunak. Soka dantza deitzen badiogu ere, dantza bat bakarrik egiten da sokan. Lesakako Soka dantzaren dantzak bortz dira: Zantza Monona edo Mutil Dantza, Esku Dantza edo Neska Dantza, Agurra, Fandangoa eta Arin-arina. Herriko Plaza Zaharrean dantzatzen dira.

Pueblo:

CUÁNDO
Fecha: 
Uztailak 7, 17.00etan
Periodicidad: 
Urtero
DÓNDE
Lugar: 
Plaza Zaharra
Geolocalización: 
DESCRIPCIÓN

Lehenik eta behin erran Zantza mononaren dantzariei ezpata dantzariak deituko diegula. Goizeko dantzari berberak izaten dira eta makilarik gabe dantzatu arren, goizeko jantziekin jarraitzen dute.
Arratsaldean ezpata dantzariek udala laguntzen dute, berriz ere, bezperetara eta hauek bukatuta, Plaza Zaharrera jeisten dira. Plaza honetan egiten dira Soka dantzaren dantzak, nolabait, dantza sozialak direnak. Erran bezala, bortz dantza osatzen dute Soka dantza. Zantza monona da lehendabiziko...leer más

Descripción histórica: 

Dantza herrikoien nondik norakoak jasotzea lan nekeza eta batzuetan ezinezkoa izaten da, ez baitago lekukotasun zehatzik. 

Lesakako soka dantza deitzen diogunak, erritualtasuna eta partaidetza soziala nahasten dituen dantza-ziklo konplexuago baten hondarrak dituela iruditzen zaigu. Antzeko beste koreografia-ziklo batzuk bezala (Doneztebe, Arantza, etab.), Lesakan Mutil dantza bat eta Neska dantza bat daude, baina horietan sartzeko aparteko protokolorik gabe. Ha...leer más

Participantes-dantzaris: 

Hamabortz ezpata dantzari eta bertze hainbertze neska.

MULTIMEDIA

GALERÍA DE VIDEOS
Lesakako Soka dantza. 2012. It.: Emilio Xabier Dueñas-Luis F. González
GALERÍA DE FOTOS
INDUMENTARIA

Mutilena "Ezpata dantzaren" fitxan agertzen dena da, berdina janzten baitira.

Neskak: Oinetan espartin beltzak (oinetako beltzak ere erabili izan dira) eta galtzerdi zuriak; atorra zuria, kolore desberdinetako gona eta korpiñoa. Buruan zapi zuria. Osagarri gisa, Sokan mutilen lotzeko zapi gorriak.

Garapena: Nesken jantziaren eboluzioari buruz...leer más

MÚSICA
Músicos: 
Lesakako Txistulariak
Instrumentos: 
Txistua, danbolina eta atabala
Partituras: