Lesakako Neska dantza

FICHA TÉCNICA
Otras denominaciones: 
Esku dantza
Descripción breve: 

San Fermin eguneko arratsaldean Soka dantza egiten da eta ziklo honen bigarren dantza, Esku dantza edo neska datza dugu. Dantza hau erabiltzen da ere bai Soka dantza bukatzeko. Ezpata dantzari moduan aritutako hamabortz lagunek dantzatzen dute, bertze 15 neska dantzarirekin batera. Plazaren inguruan hasten da dantza, plaza barrenean bukatzen delarik. Aurreko Zantzo Mononaren erdi aldera, mutilen arteko bigarrena eta azkenaurrekoa dantzatik ateratzen dira eta Udaletxeko atarian zain dauzkaten nesken bila joaten dira. Behin Zantzo Monona bukatuta, soka neska-mutilekin (tartekatuta) osatzen da elkarren artean zapi gorriz elkarturik eta “Aitzin eskua” buru dutela.

Musikaren bigarren pultsuan ezkerrarekin puntua markatuz hasten dute dantza, "Zeharkakoaren" antzeko pausoak markatuz. Aitzinera desplazatuz dantzatzen da. Ezpata dantzariek gibelera eta aitzinera buelta erdiak eginez dantzatzen dute, neskek denbora guzian aitzinera begira. Tarteka hiru saltotako sekuentziak egiten dituzte, saltoak bikoteka parez pare elkarri begira egiten dituztelarik (Aldaketa hau aurten eman da. Orain artean ezpata dantzariek soilik dantzatzen zuten, neskek ibilian osatzen zut...leer más

Pueblos:

Lesaka, 2007. Neska dantza. Ir.: Rafael Eneterreaga
GALERÍA DE VIDEOS