San Fermin eguneko arratsaldean Soka dantza egiten da eta ziklo honen bigarren dantza, Esku dantza edo neska datza dugu. Dantza hau erabiltzen da ere bai Soka dantza bukatzeko. Ezpata dantzari moduan aritutako hamabortz lagunek dantzatzen dute, bertze 15 neska dantzarirekin batera. Plazaren inguruan hasten da dantza, plaza barrenean bukatzen delarik. Aurreko Zantzo Mononaren erdi aldera, mutilen arteko bigarrena eta azkenaurrekoa dantzatik ateratzen dira eta Udaletxeko atarian zain dauzkaten nesken bila joaten dira. Behin Zantzo Monona bukatuta, soka neska-mutilekin (tartekatuta) osatzen da elkarren artean zapi gorriz elkarturik eta “Aitzin eskua” buru dutela.
Musikaren bigarren pultsuan ezkerrarekin puntua markatuz hasten dute dantza, "Zeharkakoaren" antzeko pausoak markatuz. Aitzinera desplazatuz dantzatzen da. Ezpata dantzariek gibelera eta aitzinera buelta erdiak eginez dantzatzen dute, neskek denbora guzian aitzinera begira. Tarteka hiru saltotako sekuentziak egiten dituzte, saltoak bikoteka parez pare elkarri begira egiten dituztelarik (Aldaketa hau aurten eman da. Orain artean ezpata dantzariek soilik dantzatzen zuten, neskek ibilian osatzen zut...irakurri gehiago
Musikaren bigarren pultsuan ezkerrarekin puntua markatuz hasten dute dantza, "Zeharkakoaren" antzeko pausoak markatuz. Aitzinera desplazatuz dantzatzen da. Ezpata dantzariek gibelera eta aitzinera buelta erdiak eginez dantzatzen dute, neskek denbora guzian aitzinera begira. Tarteka hiru saltotako sekuentziak egiten dituzte, saltoak bikoteka parez pare elkarri begira egiten dituztelarik (Aldaketa hau aurten eman da. Orain artean ezpata dantzariek soilik dantzatzen zuten, neskek ibilian osatzen zutelarik soka. Lerroko azken dantzaria edo "gibel eskua" ezpata dantzari bat izan ohi zen, berak soilik dantzatzen zuelarik aurten neskek dantzatu duten moduan).
Plaza inguratuz dantzatzen da, bukaera aldean plaza barrenera sartu eta bertan zirkulua osatzean amaitzen delarik.Behin zirkulua osatuta, ezpata dantzarien "aitzin eskua" eta bere sokako dantza bikotea zirkuluaren erdian kokatu eta "aitzin eskuak" Agurra dantzatzen dio. Jarraian denek sokako dantzari guziek batera Fandangoa eta Arin-arina. Esku dantzarekin plazatik ateraz bukatzen da soka dantza.
Dantzarako doinuak txistulari taldeak jotzen ditu.
FITXA ERAIKITZE LANETAN