Hogei dantza ezberdinek osatzen dute Baztango Mutil-dantzak, baina ezberdin izan arren , ezaugarri koreografiko komun batzuk dituzte: biribil irekian eta erlojuaren orratzen kontrako norantzan dantzatzen dira. Gaur egun, Bailarako herrietako bestetan zein une berezietan, egiten dira. Izenak dioenez, tradizionalki gizonezkoek dantzatu izan dituzte baina azken boladan emakumezkoek ere parte hartzen dute. Mutil-dantzek Iparraldeko jauziekin eta Biarnoko sautsekin daukate harremana.
Sagar dantzak tradizionalki mutilek inauterietako puska-biltzean egindako dantzak dira. Dantzaren izena lau sagar-dantzariek eskuetan daramatzaten sagarretatik dator, dantza bukatzen dutenean inguruan duten ikusleei botatzen dizkielarik. Sagar dantza gehienak XX. mendean zehar desagertu ziren eta diktaduraren amaierara bakarrik Arizkungoa heldu zen. Gero, dantza taldeek egindako lanari esker, zaharren oroimenean mantentzen zirenak berreskuratu egin dira.
Billantzikoa