ALTSASUKO MOMOTXORROEN DANTZA

AURKEZPENA

Altsasu. Momotxorroen dantza. NG
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Momotxorroen dantza Altsasuko inauterietako pertsonaia hauek inauterietako astearte arratsaldean egiten dutena da. Momotxorroak, herrian zehar sakabanatuta, adar-jotze batek biltzen ditu. Dantza honen egitura dantza egiten den lekuaren araberakoa da: biribilean plazetan, bi ilaratan edo taldean kalean, etab.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inauterietako asteartean
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Altsasu
Ibilbidea: 
Zelandi, Isidoro Melero, Zelai, San Juan, Zumalakarregi, Arkupeko aldapa, Alde Zaharra, Foruen Plaza
Geokokapena: 
AZALPENA

Inauterietako asteartea da Momotxorroen dantza dantzatzen den eguna. Parte hartu behar duten gazteak bazkari herrikoia egiten dute elkarrekin frontoian. Momotxorroak arratsaldeko zazpiak inguruan biltzen dira Zelandiko eskolen esparruan, mozorrotzeko eta «odolaren errituala» deritzona egiteko, non aurpegiak, besoak eta mozorroak odolez zikintzen dituzten. Inauterietako konpartsa osoa Zelandin biltzen da, adar baten soinuak deiturik. Hortik Altsasuko kaleak zeharkatzen dituzte Foruen...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Altsasuko Inauteria 1935. urtearen inguruan ospatzeari utzi ondoren, 1982an berreskuratu zen (C.I.-EDB et Al, 1986, 7), nahiz eta inauteri osoak, bere pertsonaien konpartsarekin, 1916ko azken agerpen-data duen (Andra Mari, 2017). Galdakaoko Andra Mari Dantzari Taldeak ikertu zuen inauteria 1973tik aurrera. Iñaki Aldasoro eta Amaia Oiharbide izan zituen berriemaile nagusiak. Andra Marik berreskuratu zuen, bere errepertorioari gehitu zion eta jendaurrean aurkeztu zuen 1976an (Andra Ma...irakurri gehiago

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Altsasu. Momotxorroen dantza, 2022. It.: Iñaki Azketa - Ortzadar
Altsasu. Momotxorroen dantza, 2022. It.: Iñaki Azketa - Ortzadar
Altsasu. Momotxorroen dantza, 2015. It.: Dantzan.eus
Altsasu. Momotxorroen dantza, 2016. It.: Kaskarot Ziburu
JANZKERA

Alkandora zuria eta kotoizko galtza urdinak, beheko aldeak galtzerdi zurietan bilduta. Oinetan kautxu beltzezko abarkak. Buruan bi behi- edo idi-adarrez apaindutako saski bat eta kopetan ipuruko bat (idien kopetan jartzen den larruzko aurrealdea) daramate. Saskia koroatuz eta bizkarrera eroriz, ardi larru bat. Larru hau, gerrian, zintzarri batzuk zintzilik dituen soka batez lotuta dago. Aurpegia ipurukoaren beheko ertzetik erortzen diren zapi batekin edo zaldi edo behor zurdarekin e...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Txaranga; noiz behinka txistuak ere jo dute
Grabaketen egilea: 
J.P. Urizar eta Asier Urizar; Iñaki Azketa - Ortzadar
Partiturak: