Momotxorroen dantza Altsasuko inauterietako pertsonaia hauek inauterietako astearte arratsaldean egiten dutena da. Momotxorroak, herrian zehar sakabanatuta, adar-jotze batek biltzen ditu. Dantza honen egitura dantza egiten den lekuaren araberakoa da: biribilean plazetan, bi ilaratan edo taldean kalean, etab.
Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Altsasun egiten den zortziko, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Altsasuko Zortzikoa jai egun berezietan egiten den dantza mistoa da.
Altsasuko Zortzikoaren Kalejira