Kalejira aurreko zortzikotik bereizi gabe egiten da. Behin zortzikoa bukatuta, lehengo bikoteak zubia egiten du jada biribilketa erritmoarekin eta dantzari guziak, dantzatuz, pasatzen dira haren azpitik. Esan behar da dantzariak hasten direla kalejiran, askotan, zortzikoa dantzatzen den bitartean.