ANDOSILLAKO JOTA DE SANTA CRUZ

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Andosillako Jota, Hesiko Ama Birjinarekin (herriko zaindaria dena) egiten den prozesioaren amaieran borobilean dantzatzen den jota da.

Herria:

NOIZ
Data: 
Irailaren 8, 12'30etan (g.g.b.)
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Plaza de los Fueros, Plaza del Corro izenarekin ezagunagoa.
Geokokapena: 
AZALPENA

Hesiko Ama Birjinaren egunean (IX-8), dantzariek parte hartzen dute meza nagusiaren testuinguruan egiten den prozesioan. Amaieran, irudia elizan sartu aurretik, dantzariek Santa Kruz Jota dantzatzen dute plazan, udal banda eta herriko gaiteroen doinuekin.

Azalpen historikoa: 

Santa Kruzeko Jota sortu berri den dantza da (2021). Melodia Andosillako gaitaria den Iker Baztanen lana bada ere, dantzaren koreografia Andosillako Dantza Taldearen barruan sortu zuten.

Parte hartzaileak-dantzariak: 

12 dantzari, Andosillako Dantza Taldeko kideak

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Andosillako Jota de Santa Cruz. 2024. It.: Grupo de Dantzas de Andosilla
Andosillako Jota de Santa Cruz. 2024. It.: 30TV Navarra
Andosillako Jota de Santa Cruz. 2024. It.: Diario de Noticias
JANZKERA

Jantzi femeninoa da, Jose Mari Pastor Artzairen lana den eta Iruñeko Ortzadar Elkarteak argitaratu zuen Euskal Herriko Jantzien Bildumako jantzian oinarritua. Bertan, «Erriberako emakume» baten marrazkia agertzen zen. 

Soinean atorra zuria eta txaleko beltza. Oihalezko gona gorria, Andosillako armarria lau tokitan brodaturik dituena. Haren gainean gaingona berdea, gona baino motzagoa eta aurretik bilduta. Oinetan espartin beltzak, galtzerdirik gabe.

...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Musika Banda, Andosillako Gaiteroak (Iker Baztan, Roberto Baztan eta Alfonso Baigorri)
Soinu tresnak: 
Musika bandarenak, Gaitak eta Atabala
Garapena: 

Doinua bertako gaitaria den Iker Baztanek sortu zuen eta Andosillako Dantza Taldeari oparitu zion.