Artzainen dantzak Gabon gauean eta Eguberri egunean artzainek edo haiek bezala jantzitako pertsonek egiten zituztenak ziren. Nafarroan horien berri baino ez da geratzen. Deikaztelun bakarrik berreskuratu dira Artzainen dantzak, baina musika eta koreografia berriekin.
ANDOSILLAKO JOTA DE SANTA CRUZ
Andosillako Jota, Hesiko Ama Birjinarekin (herriko zaindaria dena) egiten den prozesioaren amaieran borobilean dantzatzen den jota da.