Aribeko Inguru dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Ingurua
Azalpena: 

Dantza hau, 2024an, Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak berreskuratu zuen, F. Arrarasen testuetan oinarritua.

Aribeko Ttun-ttunaren gainontzeko dantzak bezala, F. Arrarasek jaso omen zuen baina ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.

Inguru dantza Ttun-ttunaren hirugarren dantza da. 

Pañolo dantzaren urrats bera du, baina erritmoa ez da bitarra, hirutarra baizik:

Su coreografía es similar a la del Pañuelo dantza, pero avanzando las parejas sueltas en movimiento de traslación con los brazos ligeramente arqueados en alto [Pañolo dantzaren antzeko koreografia du, baina bikoteak, solteak, translazio-mugimenduan aurrera egiten dute besoak apur bat jasoak dituztela] (Arraras, 1983, 16).

Hau litzateke dantza honen lehendabiziko mugimendua, doinu bakoitzaren lehenengo zortzi konpasetan egiten dena. Dantzaren bigarren partea ezberdin egiten da: 9. eta 10. konpasetan aurrekoen urrats bera egiten dute, baina 11.ean, urratsa galdu gabe, ilara bakarra osatuko dute dantzariek, neskak beren bikotekideen aurren jarriz (lehengo bikotearena izan ezik, mutilaren gibel...irakurri gehiago

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA
Aribe. 2025. Ttun-ttun. Inguru dantza. It.: Marisol Otermin