Dantza hau, 2024an, Aezkoako Pipirripi Dantza Taldeak berreskuratu zuen, F. Arrarasen testuetan oinarritua.a
Aribeko Ttun-ttunaren gainontzeko dantzak bezala, F. Arrarasek jaso omen zuen baina ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.
Inguru dantza Ttun-ttunaren laugarren dantza da. Dantzariak soka batean jarrita eta zapien bidez estekatuta dantzatzen dira. Sokaren lehena eta azkena mutilak dira (Arraras, 1983, 17) eta gainontzekoa mutilak eta neskak txandakatuz osatzen da.
Dantzatzeko modua Soka dantzaren bera da.