Doneztebeko Trapatanaren bigarren dantza da. Dantza honetan zati ezberdinak identifika daitezke. Bertze toki batzuetan Neska Biltzea gisa ezagutzen den dantza, hemen Soka dantzaren barruan dago. Hasierako Mutil dantza bukatzen denean bigarren eta azkenaurreko dantzariak (danbolin nausiaren «zerbitzariak») ateratzen dira eta nesken bila joaten dira. Oraingo tradizioan, neskak plazan itxoiten ari dira eta zuzenean aurretik sortutako esparru librean sartzen dira, errenkadan. Bitartean mutilak ibiltzen dira ilara galdu gabe eta melodiaren erritmoari segituz. Ateratako bi mutilek neskak sokara eramaten dituzte eta mutilen artean jarriz soka bakarra egiten da, neska mutilak zapien bidez estekatuz. Soka osatua dagoenean txistua isiltzen da eta soilik atabalaren joa entzuten da. Lehenbiziko bikote dantzariak besoak altxatzen ditu eta elkartzen duen zapiaren azpitik soka osoa pasatzen da, hubilen dauden dantzarietatik hasita. Denak pasatu direnean musika hasten da berriz beste zubi bat egin arte. Dantzariak hasierako postuetan jarrita hasten da Zortzikoa edo Soka dantza. Lehendabiziko dantzariak egiten du bakarrik dantzatzen du hasierako zortzikoa eta gainontz...irakurri gehiago
Doneztebeko Trapatanaren bigarren dantza da. Dantza honetan zati ezberdinak identifika daitezke. Bertze toki batzuetan Neska Biltzea gisa ezagutzen den dantza, hemen Soka dantzaren barruan dago. Hasierako Mutil dantza bukatzen denean bigarren eta azkenaurreko dantzariak (danbolin nausiaren «zerbitzariak») ateratzen dira eta nesken bila joaten dira. Oraingo tradizioan, neskak plazan itxoiten ari dira eta zuzenean aurretik sortutako esparru librean sartzen dira, errenkadan. Bitartean mutilak ibiltzen dira ilara galdu gabe eta melodiaren erritmoari segituz. Ateratako bi mutilek neskak sokara eramaten dituzte eta mutilen artean jarriz soka bakarra egiten da, neska mutilak zapien bidez estekatuz. Soka osatua dagoenean txistua isiltzen da eta soilik atabalaren joa entzuten da. Lehenbiziko bikote dantzariak besoak altxatzen ditu eta elkartzen duen zapiaren azpitik soka osoa pasatzen da, hubilen dauden dantzarietatik hasita. Denak pasatu direnean musika hasten da berriz beste zubi bat egin arte. Dantzariak hasierako postuetan jarrita hasten da Zortzikoa edo Soka dantza. Lehendabiziko dantzariak egiten du bakarrik dantzatzen du hasierako zortzikoa eta gainontzekoak denok dantzatzen dituzte.
Lehen zatia neskak sartzekoa baldin bazen, ondorengo soka dantzak bi zati ezberdin ditu. Hasierakoa zortzikoek osatuta eta bigarrena 2/4ko melodia daukana. Azken honek Baztango Soka dantzarena gogorarazten du. Konpasa aldatzen da baina egiten den urratsa, koreografia, berbera du.
Aspaldian ez zen modu horretan egiten, batez ere lehendabiziko zati hori. Neskak edo andreak, danbolin nausien neska lagunen edo emazteen etxeetan itxoiten zuten danbolin nausien zerbitzariak agertu arte. Orduan, etxe bakoitzetik soka bat ateratzen zen Plazara joaten zena. Bi sokak elkarrekin ailegatzen ziren plazara eta bertan batu. Soka bakarra zegoelarik, plazari buelta bat ematen zioten oraindik mutilak sartu gabe, soilik zerbitzariekin.Ondorengo errituala berdina zen. Behin buelta hori emanda, zerbitzariek dantza ematen zieten danbolinausiei eta bakoitza bere bikotearen ondoan jartzen zen, zapiez kateatuta. Plazaren inguruan ibiltzen da soka eta buelta horiek ematen diren bitartean bi zubi egiten ziren. Danbolin nausiak hasten du soka dantza. Berak bakarrik dantzatuko du hasierako zortzikoa buelta oso bat emanez. Ondoren denak batera.