DONEZTEBEKO TRAPATAN

AURKEZPENA

Doneztebeko Trapatan dantza
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Trapatan da dantza multzo baten izena. Dantza multzo hau Donezteben dantzatzen da herriko bestetan, San Pedrotan. Esan bezala, Trapatanak parte edo dantza ezberdinak ditu: Mutil dantza, Soka dantza, Trapatan eta, bukatzeko, fandangoa eta porrusalda. Dantzek ondoko Baztan eta Malerrekako ibarretako dantzekin daukate harremana estua da, bai koreografiari dagokionez, bai musikari ere. San Pedro eguneko mezaren ondoren dantzatzen da elizaren aurrean dagoen plazan.

Herria:

NOIZ
Data: 
Ekainaren 29
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
Elizako Plaza (Plaza Zaharra)
Geokokapena: 
AZALPENA

Trapatana San Pedro eguneko meza nagusiaren ondoren dantzatzen da. Elizatik atera eta plazan sortzen da zirkulu bat libre dagoena. Elizaren aldean herriko agintariak paratzen dira eta bertzaldean txistulariak, beren ondoan banderaria Doneztebeko bandera eskutan duela. Trapatanaren aurrean Bandera dantza egiten da eta biak segidan egiten direnez gero, ez da arraroa azken hau Trapatanaren dantzen artean deskribatua ikustea.
Bandera dantzaren ondoren, Trapatana hasten da. Mutil dantzariak s...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Dantza herrikoietan gertatzen ohi den moduan, haiei buruzko albisteak ez dira oso zaharrak izaten. Patxi Arrarasek ematen duen informazioaren arabera, 1914 izango litzateke egin zen azken urtea (Arraras, 1987, 112). Baina, bertzelako albisteak aurki daitezke hemeroteka arakatuz. Trapatanari dagokionez 1933 urtera joan gaitezke, Donezteben gauzatu zen «Asamblea católico»-ra. Egun hartako egitarauan, bertze ekitaldien artean, dantza emankizunak zeuden eta hor Doneztebeko dantzak ikusi zituzten:...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Teorian libre da partaidetza. Herriko dantza taldeko dantzariek parte hartzen dute.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Doneztebeko Trapatan. 2013. It.: E.X. Dueñas
JANZKERA

Mutilek praka iluna (grisa edo beltza, mila marraduna izan daitekeena), gerriko beltza, atorra zuria eta txalekoa (hau ere iluna). Buruan zapela janzten dute eta oinetan espartin txuriak.
Neskek txorkatilerainoko gona beltza eta atorra zuria. Oinetan zapata beltzak daramatzate eta lepotik zintzilik zapi handi bat, Manilakoaren tankerakoa. Gerritik zintzilik bi zapi zuri handiak. Ilea motots batean bilduta.
Argazki zahar batean mutilak zuriz jantzita agertzen dira. Ez du data zehatzi...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Doneztebeko Txistulariak
Soinu tresnak: 
Txistua, danbolina, atabala
Garapena: 

Trapatanaren musika ahoz transmititu izan da XX mendearen hasiera arte. Orduan, bai R.M. Azkuek bai Aita Donostiak, dantzen soinuak partitura bihurtu zituzten Anastasio Ostiz Elizari txistulariari melodiak jasota. Honek, Doneztebeko txistulari eta bandaren zuzendaria zen José Manuel Malchorengandik ikasi zituen melodia tradizionalak. Hala ere, dantzaren tradizioa galtzen hasi zen harik eta Ostizen apopiloa zen Francisco Eraso Alduntzinek, lekukoa hartu eta tradizioari segida eman zion. Francisco Erasok berak partituretara eraman zituen berak jotzen dituen melodiak eta gaurdaino erreferente bihurtu direnak.