Zahagi dantza jada egiten ez den dantza bat da. Zahagi dantza, gutxienez Inauterietan, Bestaberrin eta herriko bestetan egiten zen dantza bat da. Mutiletako batek zahagi bat darama bizkarrean lotuta eta horrekin dantzarien artean ibiltzen da. Hauek, makila sorbaldan daramatela, zahagiari jotzen diote dantza musikak eskatzen duenean.
Trapatan da dantza multzo baten izena. Dantza multzo hau Donezteben dantzatzen da herriko bestetan, San Pedrotan. Esan bezala, Trapatanak parte edo dantza ezberdinak ditu: Mutil dantza, Soka dantza, Trapatan eta, bukatzeko, fandangoa eta porrusalda. Dantzek ondoko Baztan eta Malerrekako ibarretako dantzekin daukate harremana estua da, bai koreografiari dagokionez, bai musikari ere. San Pedro eguneko mezaren ondoren dantzatzen da elizaren aurrean dagoen plazan.
Doneztebeko Bandera dantza Bestaberri egunean eta herriko festaren egun nagusian (ekainaren 29an, San Pedro egunean) dantzatzen da. Bandera, herriaren ikur, agintarien aurrean dantzatzen du banderariak bere alboetatik eta bere gainetik mugituz
Doneztebeko Trapatan dantzaren Porrusalda