Abuztuaren 6ko arratsaldean, makil dantzariak parrokiara joaten dira herriaren patroien irudiak jasotzera (Justo eta Pastor martiriak). Ondoren Paloteadoa egingo den plazara abiatzen dira. ibilbidean irudien aurrean joaten dira eta tarteka dantzatuz joaten dira. Eskenatokira heltzen direnean, irudiak bertan kokatzen dituzte eta Paloteadoa hasten da.
Dantzatzen diren dantzak hamar dira eta Talamantesen zeukaten izena mantentzen dute. Hurrenkera honetan dantzatzen dira:

1979. urtetik, berreskuratu zenetik, Fustiñanako Paloteadoak aldaketak eta gehiketak izan ditu. Berreskuratu zenean, jatorrizko ordutegiari eutsi zitzaion: 12ko mezaren eta patroiekin egindako prozesioaren ondoren antzezten zen. Eguraldia zela eta (udako beroa), 19:00etan hasi zen egiten.
Ordua aldatzeak prozesiotik bereiztea ekarri zuen. Sainduak propio eraman behar ziren Paloteadora. Horrek eztabaidak sortu zituen dantzarien artean. Bestaldetik ere, Fustiñan...leer más

Ordua aldatzeak prozesiotik bereiztea ekarri zuen. Sainduak propio eraman behar ziren Paloteadora. Horrek eztabaidak sortu zituen dantzarien artean. Bestaldetik ere, Fustiñanako apezak baimena ukatu zien 2017ra arte. Lau makil dantzari izaten dira patroien irudiak Jasokundeko elizatik agertokiraino eramateko ardura dutenak.
2021ean, Covid 19aren aurkako neurriengatik, Foru Aldundiaren plazan egin zen.
Zenbait egileren arabera, Paloteadoa XIX. mendearen amaieran egin zen ezagun Fustiñanan (Fernandez de Larrinoa, 2003, 281). Hala ere, Novillasen (Nafarroarekin muga egiten duen Aragoiko herria, Fustiñanatik 15 km ingurura dagoena), 1815ean herri horretako dantzariek Fustiñanakoei utzi zizkieten «Sayeta» izeneko janzkien maileguaren lekukotasuna badago:utzitako emandako maileguaren lekuko dira dokumentuak:
En 10 de agosto dieron de limosna los Danzantes de Fustiñana por haberles prestado las sayetas 4 pesetas [Abuztuaren 10ean Fustiñanako dantzariek limosna eman zuten «sayetas» utzi zizkietelako. 4 pezeta] (Heredia, s.f.)
Nafarroako Erriberako makil dantza gehienetan gertatu bezala, Fustiñanakoa ere XX. mendearen hasieran abandonatu zen. Fustiñanako J.P. Estebanek, bere herriari buruzko liburuan Fustiñanako Paloteadoaren berri emateaz gain, "Biribileko klasikoena eta luxuzkoena" (Esteban, 1930, 10), desagertu zen urtearen ingurumarietara hurbiltzen gaitu. 1930ean, bere liburua argitaratu zen urtean, paloteadoa "batzuetan, baina orain bakanak" jai egitarauan sartu zela jakinarazi zigun (Esteban, 1930, 11).
1941 eta 1945 bitartean, Aita Donostiak Fustiñanako Felix Agirrerengandik Paloteadoaren melodia bat jasotzen du (Donostia, 1994, 2063). Doinu horretan hiru doinu ezberdin identifika daitezke (Aranburu, 1990, 113), hiru makil dantzekin bat datozenak.
1974an José María Jimeno Juríok Nafarroako Erriberako makilei buruzko bere lana argitaratu zuen eta bertan tarte bat eman zion Fustiñanakoari. Jimeno Juríok ziurtzat jotzen du «mende [horren] lehen laurdeneko» «edozein urtean» dantzatzen zela (Jimeno Jurío, 1974). Prozesio-segizioaren deskribapen labur bat eskaintzen digu, zeinean makilariak barnean daude:
La procesión sale de la iglesia. Los danzantes saludan a las imágenes [de los patronos Justo y Pastor] de la peana bailando cortesías. Continúa la procesión. Entre filas de hombres, marcha el mayoral con su vara florida, seguido por las cuatro parejas de paloteadores y el rabadán, luciendo todos vistoso atuendo de raso, brillando el color de rosa y los galones de oro [Prozesioa elizatik irteten da. Dantzariek idulkiaren irudiak [Justo eta Pastor patroienak] agurtzen dituzte kortesiak dantzatuz. Prozesioak jarraitzen du. Gizon ilaren artean, maiorala bere makila loretsuarekin doa, lau makila-jotzaile bikoteak eta errabadana atzetik dituela, denak satenezko janzkera ikusgarriz, dirdiraz arrosa-kolorea eta urrezko galoiak] (Jimeno Jurio, 1974).
Mezaren ondoren, Foruen Plazan Makil Dantza antzezten zen (Fernandez de Larrinoa, 2003, 281).
Fustiñanako Paloteadoaren berreskurapena Iruñako Ortzadar taldearen ikerketa-lanarekin hasi zen. Erriberako paloteadoei buruzko ikerketa 1976 eta 1977 artean egin zen, eta Erribera (1978) ikuskizunean aurkeztu ziren haren lorpen batzuk. Fustiñanako paloteadoaren eskemak generoaren orokorra jarraitzen du:
Salutación del mayoral mediante su sermón dirigido a las autoridades y público en general, sigue un diálogo con el rabadán provocado por la aparición de éste en la escena que da paso a los danzantes que dedican sus versos a los santos patronos. Finaliza el rabadán con su discurso satírico-jocoso. Danzas de palos y trenzado para terminar con la despedida a cargo del rabadán [Agintariei eta, oro har, jendeari zuzendutako sermoiaren bidezko Maioralaren agurra; ondoren rabadanaren agerpenak sortzen duen beraien arteko elkarrizketa eta honek dantzariei bidea ematen die saindu zaindariei bertsoak eskeintzeko. Rabadanak bukatzen du bere hitzaldi satiriko-barregarriarekin. Makil dantzak eta zinta dantzak ondoren Rabadanaren agurrarekin amaitzeko] (Aranburu, 1986, 39).
Ikus daitekeenez, beste paloteado batzuetan ez bezala, Fustiñanarenean Maiorala eta Rabadana dira pertsonaia bakarrak.
Ikerketa burutu zen unean melodien aztarnak baino ez ziren geratzen, dantzen koreografiarik ez (Ibidem, 41).
Informazio horrekin guztiarekin, 1979an Barde-Ribera taldeak berriro taularatu zuen paloteadoa Fustiñanan, nahiz eta Cortesko makil dantzekin egin (Beltran, 2014). Ordutik aurrera, Barde Riberak Ortzadarreko bidea egiten du berriro, eta Talamantesera joaten dira, non hango paloteadoa grabatzera. Gero, Ortzadar eta Jimeno Jurioren informatzailea izan zen Cosme Martínez informatzaileari erakutsi zioten. Martinezek grabatuetatik hiru identifikatu zituen berriz ere. Gainontzekoaz ezin zuen segurtasunez erantzun. Informazio horrekin, 1980an Fustiñanako paloteadoa antzeztu zen berriro, baina oraingoan Talamantesko dantzekin. Guztira zortzi dantza ziren, zinta dantza barne. Baina azken hau ezin izan zen dantzatu entseatzeko lokal egokirik ez zelako eta negua izanik, «kalean ez zegoen agoantatzerik» (Beltran, 2021). Paloteadoa 1992ra arte antzeztu zen. Orduan galtzeko prozesua hasi zen. 1993an ez zen antzeztu eta 1995ean dantzak bakarrik aurkeztu ziren. 1997an behin betiko dantzatzeari utzi zitzaion. 17 urtez beren burua erabat egin gabe egon ondoren, 2009an berriz ere berreskuratu zen, eta 2010ean neskak sartu ziren dantzari gisa. 2009an ere berreskuratu zen zinta dantza, baina ez Talamantesko koreografiarekin. Dantzak mistoak bihurtzen dira eskura dagoen dantzari-kopuruaren arabera: mutilak eta neskak talde berean dantzari gutxi dagoenean, edo bi talde bereizita mantentzen dira (bata neskena eta bestea mutilena) (Beltrán, 2014, 58).
Mutilak: Galtza arrosak, puntilla zuriekin, belaunen azpira heltzen direnak. Kanpoko josturak sei zintzarriz apainduta daude. Behealdean, brodaturiko zinta urdin bat darama. Bere gainean gonatxo («faldellin») arrosa bat, izter erdiraino ailegatzen ez dena. Mahuka motzeko alkandora zuria eta, gainean, punta biribileko txaleko arrosa. Txalekoaren aurrealdea oihalezkoa da eta bizkarra satinezkoa. Txalekoaren aurrealdeko ...leer más
Mutilak: Galtza arrosak, puntilla zuriekin, belaunen azpira heltzen direnak. Kanpoko josturak sei zintzarriz apainduta daude. Behealdean, brodaturiko zinta urdin bat darama. Bere gainean gonatxo («faldellin») arrosa bat, izter erdiraino ailegatzen ez dena. Mahuka motzeko alkandora zuria eta, gainean, punta biribileko txaleko arrosa. Txalekoaren aurrealdea oihalezkoa da eta bizkarra satinezkoa. Txalekoaren aurrealdeko ertzetan, urre-koloreko galoizko bi zerrenda daude eta, horien artean, botoi-ilara bat. Txalekoak ez du botoi-zulorik, eta, beraz, botoiak apaingarriak dira. Zorongoa daramate buruan; espartin txirikordatuak oinetan eta galtzerdi zuriak; ezpel zurezko bi makila, 35-40 cm luze eta 3 cm lodikoak.
Neskak:Neskek espartin txirikordatuak, gona berdea gerrian tolestua zeinak eskubandezko greka moduko apaindurak dituen beheko aldean. Atorra txuria da. Gonari eutsiz, kolore ezberdinetako gerrikoak. Buruan zapia, zeinak burua estaltzen duen eta garondoan lotzen den. Makilak, gizonezkoetan bezala, ezpelezkoak dira eta gutxi gora behera 40 cm luze eta 3 cm lodiera daukate. Mutur batean zulo txiki bat daukate eta zulo horretatik pasatzen dira lokarrik batzuk makilari ongi eusteko. Lokarri horietatik zintzilik artilezko bi borla.
Nesken jantziak ez dira mutilenen antzekoak neskek hala eskatu zutelako. Erabili ziren nesken lehendabiziko jantziak Atarrabiako Mikelats taldekoak ziren. Jantzi berriak egin ziren horiek eredu hartuta (Beltran, 2021).
PRESENTACIÓN
Abuztuaren 6ko arratsaldean, makil dantzariak parrokiara joaten dira herriaren patroien irudiak jasotzera (Justo eta Pastor martiriak). Ondoren Paloteadoa egingo den plazara abiatzen dira. ibilbidean irudien aurrean joaten dira eta tarteka dantzatuz joaten dira. Eskenatokira heltzen direnean, irudiak bertan kokatzen dituzte eta Paloteadoa hasten da.
Dantzatzen diren dantzak hamar dira eta Talamantesen zeukaten izena mantentzen dute. Hurrenkera honetan dantzatzen dira:
...leer más
1979. urtetik, berreskuratu zenetik, Fustiñanako Paloteadoak aldaketak eta gehiketak izan ditu. Berreskuratu zenean, jatorrizko ordutegiari eutsi zitzaion: 12ko mezaren eta patroiekin egindako prozesioaren ondoren antzezten zen. Eguraldia zela eta (udako beroa), 19:00etan hasi zen egiten.
Ordua aldatzeak prozesiotik bereiztea ekarri zuen. Sainduak propio eraman behar ziren Paloteadora. Horrek eztabaidak sortu zituen dantzarien artean. Bestaldetik ere, Fustiñan...leer más
Rabadana (artzaina), Maiorala (artzainburua) eta zortzi makil dantzari (12 mutil eta 8 neska)
Makil dantzarien jantziak
MULTIMEDIA
Mutilak: Galtza arrosak, puntilla zuriekin, belaunen azpira heltzen direnak. Kanpoko josturak sei zintzarriz apainduta daude. Behealdean, brodaturiko zinta urdin bat darama. Bere gainean gonatxo («faldellin») arrosa bat, izter erdiraino ailegatzen ez dena. Mahuka motzeko alkandora zuria eta, gainean, punta biribileko txaleko arrosa. Txalekoaren aurrealdea oihalezkoa da eta bizkarra satinezkoa. Txalekoaren aurrealdeko ...leer más
Aranburu Urtasun, M. (1986).El dance o paloteado en la Ribera meridional de Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (47), pp. 35-90.
Aranburu Urtasun, M. (1990). Experiencia de recuperación por el grupo Ortzadar de algunas danzas del folklore ribero. Cuadernos de Sección. Folklore (3), pp. 111-130.
Barde-Ribera, Grupo de Danzas (1990): Recuperación del paloteado de Fustiñana. Cuadernos de Sección. Folklore (3), pp. 155-156.
...leer másBarde-Ribera dantza taldearen barruan