Desagertutako adierazpen folklorikoa. Mairuak eta kristauen Paloteadoan edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen.
Mairuak eta kristauen Paloteadoa edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen. Hauen ordezkariak “Chamarluco” izeneko pertsonaia eta “Rabadán” delakoa ziren, hurrenez hurren. Funtzio honetan dantzaren bat egiten zen, funtzioarekin batera desagertua: Ezpata dantza bat.
Batzuetan, Mairuak eta kristauena Paloteadoaren, “Dancearen” bigarren aldea bezala aurkezten da. Daukagun lehengo albistea 1914koa da. EDBren (1981) arabera, Cortesko dantzariak Iruñean dantzatu ziren garaian antzezten zen mairuen eta kristauen dantza, baina ez dakigu bertso antzezpena ere egiten zenik. Gero, 1944 arte ez dago beste berririk. Urte horretan antzezten da azkeneko aldiz. Batzuren ustez Aragoitik ekarritako ohitura baten aurrean gaude (Lostado, 2012) eta Cortesko tradizioan finka...leer más
Batzuetan, Mairuak eta kristauena Paloteadoaren, “Dancearen” bigarren aldea bezala aurkezten da. Daukagun lehengo albistea 1914koa da. EDBren (1981) arabera, Cortesko dantzariak Iruñean dantzatu ziren garaian antzezten zen mairuen eta kristauen dantza, baina ez dakigu bertso antzezpena ere egiten zenik. Gero, 1944 arte ez dago beste berririk. Urte horretan antzezten da azkeneko aldiz. Batzuren ustez Aragoitik ekarritako ohitura baten aurrean gaude (Lostado, 2012) eta Cortesko tradizioan finkatu gabe zegoen. Lekukotzetan aipatzen den dantza bakarra ezpata dantza bat da.
Paloteadoren segida izatearen nondik norakoa Luisa Abeteren lekukotzean (urte hartako Aingeruarena egin zuena) ikus dezakegu :
Paloteado osoa egin zen. Vals, zinta dantzen eta jotaren ondoren, bigarren bloke bezala, mairuak eta kristauak borrokatu ziren. Hiltzen zituztenena egin zuten. Gero ezpatak gurutzatuta gelditzen ziren, denon artean arku bat egiten, eta ni azpitik pasatzen nintzen. Eta rabadanari esaten diot…(Lostado, 2012)
L. R-k (1895ean jaioa) 1916ko antzezpenari buruz mintzatzen zela esan zuen dantzatzen ziren dantza bakarrak paloteadorenak zirela. Mairu eta kristauen artean egiten zirenak “erasoen simulakroak” ziren, eta mairuak kristauek esku erail eta gero bukatzen ziren. (Ortzadar, 1979)
Jimeno Jurío antzezpen honen deskripzio bat ematen digu:
Lau ekitaldi eta hitzaurre batekin egituratzen da. Sarrera Deabruak egiten du eta “Chamarlucoarekin” mintzatzen Patroi Santua suntsitzeko mehatxua egiten du. Mehatxu horiek Aingeruak finitzen ditu.
Lehendabiziko Ekitaldian, Jeneral turkiar eta kristauak beren jarrera ideologikoak azaltzen dituzte; armekin defendatzeko prest, borrokarako deitzen dituzte haien menekoak.
Ondoren armaden borroka gertatzen da, zortzi dantzariek ordezkatuta, lau bando bakoitzean. Beren nagusiek adoretuak, borrokalari-dantzari bakoitzak bere adorearen erakustaldia eta garaipen promesak egiten ditu. Hemen sartu behar zuten ezpata dantza (…)
(…) hirugarren ekitaldiko akzioak borrokalarien arteko elkarrizketak eta adiskidetze keinuak borrokaren “gorriarekin” nahasten ditu. Azken hau Aingeruak irabazten du eta otomandarrek etsi egiten dute eta bataioa eskatu.(Jimeno Jurío, 1993)
Lau makil dantzari “kristauak” eta lau makil dantzari “mairuak”.
Paloteadoreak: EDBk (1981) jasotakoaren arabera, makil dantzariak jantziz aldatzen ziren mairuak eta kristauak antzezpena egiteko. Oinetan espartin aragoiarrak zeramaten, lokarriak zangoetan lotuta zeudela. Hanketan galtzerdi zuriak. Paloteadoan eramaten zuten praka, galtza batek ordezkatzen zuen. Galtza belaunetaraino iristen zen eta han, koloretako artilezko borlak zituen lokarri batez lotzen zuten. Ezpata dantzarako benetako ezpatak erabili ...leer más
Paloteadoreak: EDBk (1981) jasotakoaren arabera, makil dantzariak jantziz aldatzen ziren mairuak eta kristauak antzezpena egiteko. Oinetan espartin aragoiarrak zeramaten, lokarriak zangoetan lotuta zeudela. Hanketan galtzerdi zuriak. Paloteadoan eramaten zuten praka, galtza batek ordezkatzen zuen. Galtza belaunetaraino iristen zen eta han, koloretako artilezko borlak zituen lokarri batez lotzen zuten. Ezpata dantzarako benetako ezpatak erabili omen ziren aspaldi batean, baina azken antzezpenean egurrezkoak ziren. 1944ko azken antzezpen horretan kristau paloteadoreek ere ez zuten janzkeraz aldatu eta, argazkietan ikusten denez, berbera eramaten dute baina zorongorik gabe.
Turkiar edo mairuak diren makil dantzariak “usadio moriskoren” erara janzten dira, beti ere, EDBren arabera. 1944 urteko funtzioaren argazkian turbante eta kapa luze zuri batekin jantzita ikusten zaie. Baina jantziak Zaragozan alokatu zituzten.
Lucio Riparen arabera (1895ean jaioa), 1916ko antzezpenean “mairuak guztiz gorriz jantzita zeuden, eta kristauak, ordez, zuriz.” (Ortzadar, 1979)
Chamarluco: Ez dakigu nola janzten zen, baina 1944ko argazkian beste paloteadore “mairuak” bezala ikusten zaio, kapa izan ezik: hau kolore ilunekoa da (gorria?). Jimeno Juríok esaten digu Chamarluco “boto” delako batekin (ardorako zahatoa) lepoan zeramala agertzen zela.
Jeneral kristaua: Ezpata edo sablea zeraman eta suzko arma bat (Jimeno Jurío, 1993)
PRESENTACIÓN
MULTIMEDIA