Esan bezala, zortzikoa hainbat momentu eta egunetan dantzatzen da, eta koreografia mantentzen bada ere, ingurua desberdina da.
Santa Agedan kintoek (neskek zein mutilek) bost egun irauten duten ospakizuna dute. Egun guztietan zortzikoa dantzatzen da. Dantza egiteko garaian garrantzitsuak dira errege-erreginak. Hauek urtarrilaren 6an aukeratzen dira udaletxean, kartak banatuz. Erregeak jasotzen dituztenak errege eta erreginak izango dira. Horietaz gain, «boteroa» dag...leer más
Esan bezala, zortzikoa hainbat momentu eta egunetan dantzatzen da, eta koreografia mantentzen bada ere, ingurua desberdina da.
Santa Agedan kintoek (neskek zein mutilek) bost egun irauten duten ospakizuna dute. Egun guztietan zortzikoa dantzatzen da. Dantza egiteko garaian garrantzitsuak dira errege-erreginak. Hauek urtarrilaren 6an aukeratzen dira udaletxean, kartak banatuz. Erregeak jasotzen dituztenak errege eta erreginak izango dira. Horietaz gain, «boteroa» dago (neska zein mutila izan daitekeena), zahagia ardoarekin eramateaz arduratzen dena.
Kintoen egunen ezaugarrietako bat otsailaren 5ean egiten den puska-biltzea, oraingoan jada diru-biltzea bilakatu dena. Horretarako, masta edo haga bat daramate. Masta horretan, oparitzen zaizkien errosko handiak zintzilikatzen dituzte, eta, gainera, astoa eta alforjak eramaten dituzte. Espezietan edo dirutan jasotakoak otorduak ordaintzeko erabiltzen dira.
Kintoek elkarrekin bazkaltzen dute egunero eta arratsaldetan, 19:00ak aldera, zortzikoa dantzatzen dute Foruen plazan eta 22:00ak arte irauten du. Zortzikoak hainbat zati ditu. Zortzikoa «erregeak» edo «erreginak» hasten du (txanpon batekin erabakitzen da entseguen lehenbiziko egunean, urtarrilaren 7an normalean), eta beste erregeak laguntzen dio. Kinto guztiek Zortzikoa dantzatuko dute jaiek irauten duten bost egunetan (egunero 12 bat zortziko dantzatzen dira, kintoen kopuruaren arabera). Aspalditik, azken egunean denek batera dantzatzen dute.
Zortzikoa hainbat zortzikoz osatua dago, lau, alegia. Bakoitzak bere doinua du eta dantzatzeko era. Zortzikoa, berez, lehengo dantzariak (dantzagaia esaten zaio) dantzatzen du ondoan bere laguna duela. Lehenengo bi zortzikoak bikoteka dantzatzen dira. Hirugarrena soka dantza modura egiten da, hau da lerro bakarrean eta eskutik lotuta. Zortzikoak hasi baino lehen, lehen bikoteak zubia egiten du eta dantzari guziak bere azpitik pasa behar dira. Laugarren zortzikoa baino lehen fandango eta porrusalda dantzatzen dira, dantzariak biribil batean daudelarik. Ondoren laugarren zortzikoa dator, hau ere sokan egiten dela. Eta bukatzeko, azken zortzikoaren bukatu bezain laister eta segidan, kalejira.
Zortzikoa San Joanetan (VI-24) eta San Pedrotan (VI-29) ere dantzatzen da. Azken egun honetan 12:00etan dantzatzen da Foruen Plazan eta arratsaldean San Pedro ermitako zelaian egiten den bazkariaren ondoren (17:00 etan g.g.b.). Kasu honetan, alkateak hasten ohi du dantza, eta, beraz, alkate dantza baten aurrean gaude. Egun honetan kintoak ez dira protagonista. Izan ere, ez dute zertan parte hartu behar. Zortziko honen antolakuntza erabat informala da, hau da, ohituraz egiten da inongo antolaketarik gabe: txistulariek nahi duten unean jotzen hasten dira eta jendea sartzen da. Zortzikoa Santa Agedarako deskribatutakoaren antzera dantzatzen da.
Azkenik, Zortzikoa ere herriko jaietako egun guztietan dantzatzen da gaueko 21,15ak aldera. Irailaren 14ako goizean ere dantzatzen da. Altsasun badago ezkilak errepikatzeko ohitura maiatzaren 3tik (maiatzeko gurutze eguna) irailaren 14 arte (iraileko gurutze eguna). Azken errepike horren harira dantzatzen da Zortzikoa.
Altsasuko zortzikoa denboran mantendu dela dirudi, nahiz eta urte zailak igaro bide zituen, Mikel Aranburuk Nafarroako txistulariei buruzko bere estudioan iradokitzen duen bezala:
Ramón Delfrade que ayudado de los viejos danzaris locales y las similares melodías de Urdiain recuperó el Zortziko de Altsasu [Ramon Delfradek, herriko dantzari zaharren eta Urdiaingo antzeko doinuen laguntzaz Altsasuko zortzikoa berreskuratu zuen] (Aranburu, 20...leer más
Altsasuko zortzikoa denboran mantendu dela dirudi, nahiz eta urte zailak igaro bide zituen, Mikel Aranburuk Nafarroako txistulariei buruzko bere estudioan iradokitzen duen bezala:
Ramón Delfrade que ayudado de los viejos danzaris locales y las similares melodías de Urdiain recuperó el Zortziko de Altsasu [Ramon Delfradek, herriko dantzari zaharren eta Urdiaingo antzeko doinuen laguntzaz Altsasuko zortzikoa berreskuratu zuen] (Aranburu, 2012, 60)
Ramon Delfrade Altsasuko musikaren historiako txistulari garrantzitsuenetako bat izan zen. Aranburuk bere pertsonaren kondaira eskaini zigun, Delfraderen lana Zortzikoaren mantetzearekin lotuz:
Ha sido consustancial al tamborilero vasco el conocimiento práctico de las danzas que toca y dirige. Un saber esencial para la conservación y correcta transmisión del patrimonio coreográfico y musical. Y ocupación añadida, más tácita que expresa, si se quiere interesada porque busca conservar el empleo manteniendo la utilidad de los saberes adquiridos. Toda comunidad celosa de sus costumbres conoce este fenómeno, y Altsasu lo es de manera exquisita. De aquí que no sorprenda que detrás de la conservación del sacrosanto Zortziko en tiempos difíciles estuviera Ramón Delfrade. Un informante nos asegura que la ancestral danza –“que viene de las tribus”– estuvo a punto de perderse y que fue Delfrade quien, advirtiendo la similitud, recurrió al de Urdiain del que adaptó algunos pasos al viejo estilo de Altsasu –en concreto sustituyendo por la tijera hacia delante la sacudida que los urdintarras dan moviendo con violencia la pierna hacia atrás, a modo de coz, “sin duda más primitiva”– [Euskal danbolindariak jotzen eta zuzentzen dituen dantzen ezagutza praktikoa berezkoa izan du. Koreografia eta musika ondarea kontserbatzeko eta behar bezala transmititzeko funtsezko jakintza. Eta zeregin erantsia, isilekoa agerikoa baino gehiago, interesatua nahi izanez gero enpleguari eustea bilatzen duelako, eskuratutako jakintzen baliagarritasunari eutsiz. Bere ohituren arduratsu den komunitate orok ezagutzen du fenomeno hori, eta Altsasu halakoxea da. Horregatik ez da harritzekoa garai zailetan Zortziko sakrosantuaren kontserbazioaren atzean Ramon Delfrade egotea. Informatzaile batek adierazi digunez, antzinako dantza –«tribuetatik datorrena»– galtzeko zorian egon zen, eta Delfrade izan zen, antzekotasunaz oharturik, Urdiaingoa erabili zuena, pauso batzuk Altsasuko estilo zaharrera egokituz –zehazkiago, urdiaindarrek zangoa atzeraka indarrez mugituz ematen duten astindua , «zalantzarik gabe primitiboagoa» aurrerantz eginiko aizturrekin ordezkatuz–] (Aranburu, 2011, 8).
Zortzikoa, beraz, mantendu egin zen eta, aldi berean, aldatu.
Bestalde, zortzikoaren zati bakoitzean egiten den «aiztur» kopuruaren deskribapena dago:
Zortziko de Alsasua - Ejecución
1ª parte. Parejas, salto de frente (llamada)
45 veces levantar la pierna con sus vueltas. Baila el de la derecha.
2ª parte. Parejas para atrás.
10 veces levantar la pierna con vuelta y media solo el de la derecha.
Sacar a neska o mutiko por fuera de las parejas.
3º Fandango y Ariñ-ariñ.
4ª parte. 25 veces levantar la pierna con su vuelta. Las vueltas siempre por la derecha.
Final. Kalejira con final puente - 1ª pareja y después con la última terminar con la 1ª.
Levantar la pierna en el Zortziko 80 con sus vueltas.
La última pareja se encarga de sacar al elegido o elegida
[Altsasuko zortzikoa - Gauzatzea
1. zatia. Bikoteak, aurrealdeko jauzia (deia)
45 aldiz altxatu hanka bere itzuliekin. Eskuinekoak dantzatzen du.
2. zatia. Bikoteak atzera.
10 aldiz altxatu hanka buelta eta erdirekin, eskuinekoak bakarrik.
Neska edo mutikoa bikoteen kanpotik ateratzea.
3. Fandangoa eta Ariñ-ariñ.
4. zatia. 25 aldiz altxatu hanka bere bueltarekin. Bueltak beti eskuinetik.
Amaiera. Kalejira zubi-amaierarekin - 1. bikotea eta, ondoren, azkenekoarekin 1. bikotearekin amaitzea.
Zortzikoan 80 hanka altxatzeak beren itzuliekin.
Azken bikotea arduratzen da aukeratua ateratzeaz. (Jesús Mari Lopez, eskuizkribua)
Bestalde, Cruz Mari Martínez Larreak Zortzikoaren berri ematen duen dokumentu bat idatzi zuen. Cruz Mari Martínez Altsasuko txistulari ofiziala izan zen berrogei urtez baino gehiago, agian horregatik aipatzen du Altsasuko zortzikoa «giza dantza» bat dela. Dantzatzen ziren datei dagokienez, ez ditu herriko jaiak izendatzen eta bai, ordea, beste hiruak.
Mutilak: Arropa arautu bakarra Santa Agedan erabiltzen dena da: txapela, prakak eta alkandora zuria. Bi zapi koloretsu bularrean gurutzatuta eta, giro-tenperaturaren arabera, kaikua janzten dute (artilezko jaka, normalean hondo urdinekoa eta apaingarri gorriekin). Gainera, beste bi zapi dituzte lepoan, bata aurrerantz (berdea, aukerako apaingarri brodatuarekin) eta bestea, zuria, atzerantz (familiaren abizenen armarri...leer más
Mutilak: Arropa arautu bakarra Santa Agedan erabiltzen dena da: txapela, prakak eta alkandora zuria. Bi zapi koloretsu bularrean gurutzatuta eta, giro-tenperaturaren arabera, kaikua janzten dute (artilezko jaka, normalean hondo urdinekoa eta apaingarri gorriekin). Gainera, beste bi zapi dituzte lepoan, bata aurrerantz (berdea, aukerako apaingarri brodatuarekin) eta bestea, zuria, atzerantz (familiaren abizenen armarrietako brodatuak). Oinetako gisa abarkak edo kirol-zapatilak erabiltzen dituzte. Kinto bakoitzak brodatutako zintekin apaindutako makila bat darama.
Neskak: Baserritar jantzia. Mutilek bezala, tenperatura baxua bada artilezko kaiku bat janzten dute. Neskek ere zapi zabala janzten dute lepoan, brodatuekin eta aukerako apaingarriekin. Hortaz gainera, beste zapi koloretsu bat bularrean gurutzaturik, zortzikoan aterako duten pertsonari emateko.
Garapena: Argazki zaharretan kintoak zapiekin (gurutzatuta eta gurutzatu gabe) ikusten dira. Abizenen armarriaren brodatua moda berria da. Kintoek, gainera, gaur egun beste zapi berde bat dute, antzinako argazkian ikusten ez dena.
PRESENTACIÓN
Esan bezala, zortzikoa hainbat momentu eta egunetan dantzatzen da, eta koreografia mantentzen bada ere, ingurua desberdina da.
Santa Agedan kintoek (neskek zein mutilek) bost egun irauten duten ospakizuna dute. Egun guztietan zortzikoa dantzatzen da. Dantza egiteko garaian garrantzitsuak dira errege-erreginak. Hauek urtarrilaren 6an aukeratzen dira udaletxean, kartak banatuz. Erregeak jasotzen dituztenak errege eta erreginak izango dira. Horietaz gain, «boteroa» dag...leer más
Altsasuko zortzikoa denboran mantendu dela dirudi, nahiz eta urte zailak igaro bide zituen, Mikel Aranburuk Nafarroako txistulariei buruzko bere estudioan iradokitzen duen bezala:
Ramón Delfrade que ayudado de los viejos danzaris locales y las similares melodías de Urdiain recuperó el Zortziko de Altsasu [Ramon Delfradek, herriko dantzari zaharren eta Urdiaingo antzeko doinuen laguntzaz Altsasuko zortzikoa berreskuratu zuen] (Aranburu, 20...leer más
Egunaren arabera, kintoak edo partaidetza librea.
MULTIMEDIA
Mutilak: Arropa arautu bakarra Santa Agedan erabiltzen dena da: txapela, prakak eta alkandora zuria. Bi zapi koloretsu bularrean gurutzatuta eta, giro-tenperaturaren arabera, kaikua janzten dute (artilezko jaka, normalean hondo urdinekoa eta apaingarri gorriekin). Gainera, beste bi zapi dituzte lepoan, bata aurrerantz (berdea, aukerako apaingarri brodatuarekin) eta bestea, zuria, atzerantz (familiaren abizenen armarri...leer más
Aranburu, M. (2011). Ramón Delfrade, txistulari de Altsasu. Txistulari, 228. Donostia: Euskal Herriko Txistulari Elkartea
Aranburu, M. (2012). El txistu y el tamboril en Navarra. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, nº 87. Pamplona: Gobierno de Navarra.
Arraras, F. (1987). Danzas e Indumentaria de Navarra. Merindad de Pamplona. Pamplona: Gobierno de Navarra
Zortzikoa ikasteko entseguak urtarrilaren 7tik aurrera egiten dira.
Edurne Somokurzio