Jadanik egiten ez den dantza da
Aribeko Ttun-ttunaren gainontzeko dantzak bezala, F. Arrarasek jaso omen zuen baina ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.
Inguru dantza Ttun-ttunaren hirugarren dantza da.
Pañolo dantzaren urrats bera du, baina erritmoa ez da bitarra, hirutarra baizik:
Su coreografía es similar a la del Pañuelo dantza, pero avanzando las parejas sueltas en movimiento de traslación con los brazos ligeramente arqueados en alto [Pañolo dantzaren antzeko koreografia du, baina bikoteak, solteak, translazio-mugimenduan aurrera egiten dute besoak apur bat jasoak dituztela] (Arraras, 1983, 16).
Hau litzateke dantza honen lehendabiziko mugimendua, doinu bakoitzaren lehenengo zortzi konpasetan egiten dena. Dantzaren bigarren partea ezberdin egiten da: 9. eta 10. konpasetan aurrekoen urrats bera egiten dute, baina 11.ean, urratsa galdu gabe, ilara bakarra osatuko dute dantzariek, neskak beren bikotekideen aurren jarriz (lehengo bikotearena izan ezik, mutilaren gibelean paratuko dena). 12. konpasean berriz ere bi lerroak osatuko dira, baina ...leer más
Hau litzateke dantza honen lehendabiziko mugimendua, doinu bakoitzaren lehenengo zortzi konpasetan egiten dena. Dantzaren bigarren partea ezberdin egiten da: 9. eta 10. konpasetan aurrekoen urrats bera egiten dute, baina 11.ean, urratsa galdu gabe, ilara bakarra osatuko dute dantzariek, neskak beren bikotekideen aurren jarriz (lehengo bikotearena izan ezik, mutilaren gibelean paratuko dena). 12. konpasean berriz ere bi lerroak osatuko dira, baina oraingoan mutilak kanpoko ilaran kokatzen direlarik. Hurrengo lau konpasetan aurreko lau konpasetan egin dena errepikatzen da modu simetrikoan (Arraras, 1983, 16).
Dantza honek sei melodiak ditu eta beraien artean atabalaria erritmo hirutarrean jotzen du. Dantza bukatzeko badago dei bat. Orduan:
...al final de la misma (Deia), alzan las muchachas su brazo derecho y dan la mano a sus compañeros que giran hacia la derecha bajo el arco así formado [...bere (deiaren) amaieran, neskek eskuineko besoa altxatzen dute eta eskua ematen diete bikotekideei, zeinek horrela eratutako zubiaren azpian eskuinerantz egiten baitute] (Arraras, 1983, 17).