Jadanik egiten ez den dantza da.
Aribeko Ttun-ttunaren gainontzeko dantzak bezala, F. Arrarasek jaso omen zuen baina ez du bere informazioaren iturririk aipatzen.
Pañolo dantza Ttun-ttunaren bigarren dantza da. Arrarasen arabera, soka dantzaren zubia bukatuta:
...los muchachos salen a la plaza llevando en su mano derecha un pañuelo, sostenido por una de sus puntas, invitan a la muchacha elegida a coger la otra punta colgante, y si acepta, tomando la punta del pañuelo, se forman así las parejas [...mutilak plazara irteten dira eskuineko eskuan zapi bat daramatela, mutur batetik hartuta, aukeratutako neskei beste muturretik hartzera gonbidatzen diete, eta onartzen badute, zapiaren punta hartuta, bikoteak eratzen dira] (Arraras, 1983, 15).
Koreografiari dagokionez, zera esan zigun Arrarasek:
Las parejas, enlazadas por el pañuelo y con los brazos caídos, danzan una en pos de otra alrededor de la plaza, y las muchachas van en la fila de la derecha. Los pasos coreográficos son de idéntica ejecución que los de la Soka dantza anterior, y ...leer más
Las parejas, enlazadas por el pañuelo y con los brazos caídos, danzan una en pos de otra alrededor de la plaza, y las muchachas van en la fila de la derecha. Los pasos coreográficos son de idéntica ejecución que los de la Soka dantza anterior, y también con un ligero movimiento oscilatorio del cuerpo… Una vez terminada la melodía, el tambor continúa marcando el ritmo binario, y levantando todas las parejas el pañuelo que las une, pasan inclinadas, comenzando por la última, bajo el arco así formado… Invertido el orden de los danzantes, se repite tanto el baile como el paso bajo el arco… Mientras pasan por el túnel de pañuelos, estos se van recogiendo y los muchachos los guardan [Bikoteak, zapien bidez lotuta eta besoak erorita, bata bestearen atzetik plazaren inguruan dantzatzen dira, neskak eskuineko ilaran doazelarik. Urrats koreografikoak aurreko Soka dantzaren antzera egiten dira, gorputzaren mugimendu oszilakor txiki horrekin ere bai... Melodia amaitu ondoren, danborrak erritmo bitarra markatzen jarraitzen du, eta bikote guztiek batzen dituen zapia altxatuz, horrela eratutako zubiaren azpitik makurtuta igarotzen dira, azkenekotik hasita... Dantzarien ordena alderantzikatu ondoren, dantza eta zubipeko pasatzea errepikatzen dira... Zapien tuneletik pasatzen diren bitartean, mutilek zapiak bildu eta gorde egiten dituzte] (Arraras, 1983, 15).