CORTESKO PALOTEADO DE MOROS Y CRISTIANOS

AURKEZPENA

Moros y Cristianos. cortes, 1944. It.: Dantzariak, 17, 21.o.
FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Representación de moros y cristianos
Azalpena: 

Desagertutako adierazpen folklorikoa. Mairuak eta kristauen Paloteadoan edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen. 

Herria:

Ziklo honetan dauden dantza motak:

Ziklo hau osatzen duten dantzak: 
AZALPENA

Mairuak eta kristauen Paloteadoa edo Antzezpenean, Paloteadoan bezala, herri antzerkia eta dantza nahasten ziren funtzioa zen. Paloteadoan ematen zen Aingeru eta Deabruaren arteko borroka dialektikoa, hemen mairuen eta kristauen artekoarekin ordezkatzen zen. Hauen ordezkariak “Chamarluco” izeneko pertsonaia eta “Rabadán” delakoa ziren, hurrenez hurren. Funtzio honetan dantzaren bat egiten zen, funtzioarekin batera desagertua: Ezpata dantza bat. 

Azalpen historikoa: 

Batzuetan, Mairuak eta kristauena Paloteadoaren, “Dancearen” bigarren aldea bezala aurkezten da. Daukagun lehengo albistea 1914koa da. EDBren (1981) arabera, Cortesko dantzariak Iruñean dantzatu ziren garaian antzezten zen mairuen eta kristauen dantza, baina ez dakigu bertso antzezpena ere egiten zenik. Gero, 1944 arte ez dago beste berririk. Urte horretan antzezten da azkeneko aldiz. Batzuren ustez Aragoitik ekarritako ohitura baten aurrean gaude (Lostado, 2012) eta Cortesko tradizioan finka...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Lau makil dantzari “kristauak” eta lau makil dantzari “mairuak”.

Bestelako parte hartzaileak: 
Chamarluco, Rabadán, Aingerua, Deabrua, Jeneral turkiarra eta kristaua, Enbaxadore turkiarra eta kristaua, zentinela turkiarra eta kristaua.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA
  • Paloteadoreak: EDBk (1981) jasotakoaren arabera, makil dantzariak jantziz aldatzen ziren mairuak eta kristauak antzezpena egiteko. Oinetan espartin aragoiarrak zeramaten, lokarriak zangoetan lotuta zeudela. Hanketan galtzerdi zuriak. Paloteadoan eramaten zuten praka, galtza batek ordezkatzen zuen. Galtza belaunetaraino iristen zen eta han, koloretako artilezko borlak zituen lokarri batez lotzen zuten. Ezpata dantzarako benetako ezpatak erabili ...irakurri gehiago