Cortesko Ezpata Dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Desagertutako adierazpen folklorikoa. Moros y Cristianos antzezpenaren barruan egiten zen ezpata dantza. Ez dago lekukotasunik. Albiste bakarra Jimeno Juriok (1974) ematen digu: “... son una variante de los clásicos paloteados en que los ocho danzantes -cuatro de cada bando- juegan con espadas en lugar de palos” (Jimeno Jurío, 1974, 44). Ikus Cortes-ko “PALOTEADO DE MOROS Y CRISTIANOS”

Herriak:

TIPOLOGIA

Ezpata Dantza

Leitzako Ezpata Dantza. Elene Arrazola

Dantza honen ezaugarri nabarmenena dantzariek erabiltzen, edo erabili izan duten, ezpata da. Maiz egurrezko makilek edo oihalezko bordoiek ordezkatu dituzte ezpatak. Nafarroan tradizionalki mantendu den Ezpata dantza bakarra Lesakako Ezpata dantza izan da. Aurreko mendearen 70eko hamarraldian Lakuntzakoa berreskuratu egin zen. Bi kasuetan ezpatak egurrezko makilek ordezkatu dituzte.

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA