ARANOKO ZAHAGI DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Zagi dantza
Azalpena: 

Aranoko inaute-larunbatean egiten den dantza da zahagi dantza. Goizean zomorro zuriz jantzitako hainbat lagun makila luze banarekin ateratzen dira kalera bi ilaratan jarrita eta bere ondotik, edo aldameneko kale eta etxetatik bestelako beste bi mozorro ateratzen zaizkie zahagiarekin eta hor hasten da Zahagi dantza. Mozorro zuriek makilak jotzen dizkiote elkarri melodiaren erritmora zahagidun mozorroak bere artean mugitzen diren bitartean. Une zehatz batean Zuriek beherantz jotzen dute zahagia kolpatuz.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inauterien asteburuaren aurreko larunbata, 18'30etan
Aldizkakotasuna: 
Urtero

Ziklo honetan dauden dantza motak:

NON
Tokia: 
Goiko herria Kalea
Ibilbidea: 
Udaletxe plazatxoa-Goiko herriko kale nagusitik behera- Goiko herriko kale nagustik gora- Pilotalekua
Geokokapena: 

AZALPENA

Aranoko inauteriak inauterien dataren azkenaurreko larunbatean ospatzen dira. Goizean goizetik herriko auzo eta baserrietatik ibiltzen dira zomorroak puska biltzean. Puskak ematen dizkieten etxe guztietan dantzatzen dira: fandangoak eta porrusaldak. Eguerdia ederki pasatuta, talde osoa edo gehiena herriko soziedadera hurbiltzen da eta bazkaldu eta gero, arratsaldeko seietan edo, Zahagi dantza egiten dute herriko kaleetan barrena. Goizean puska biltzean ibilitakoei, herrian geratu diren hainba...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Frankismoaren garaian ezarri ziren debekuen gainetik mantendu ziren Aranoko inauteriak (iñotiak) (Garmendia Larrañaga, 1984, 20). Orain egun bakarrean ospatzen badira ere, aspaldian igandetik eta “astiarte inaute” arte ospatzen ziren. Zahagi dantza, esan bezala, asteartean egiten zen. Goizeko giroa eta eginkizunak bertsuak ziren lehen eta orain. 

Larrañagak dantzaren bestelako deskripzioa ematen digu: “Dantzariek bere emanaldia amaitzen duten unean, taldeko zomorrotu bat, ezpata b...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

8-10 makil dantzari eta bi zagi dantzari

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Aranoko Zahagi dantza
Aranoko Zahagi dantza. 2011-2015. Iturriak: Ortzadar eta Danzan.eus
Aranoko Inauteriak. Fandangoak. 2011-2015. Iturriak: Ortzadar eta Danzan.eus
Aranoko Inauteriak. Porrusaldak. 2011-2015. Iturriak: Ortzadar eta Danzan.eus
ARGAZKI GALERIA
JANZKERA

Mozorro txuriak: Galtza eta atorra txuriak janzten dute. Sorbaldaren goikoaldetik eta sorbaldaren zabalera guztia hartzen duten 8-12 arteko koloretako zintak daramatzate zintzilik. Luzera ere mozorro bakoitzaren araberakoa dira: batzuenak ez dira gerriraino heltzen, beste batzuenak gerriraino, beste batzuetan beherago. Luzeenak belaunaren atzekalderaino. Zintak zabalera ezberdinetakoak dira ere bai.

Galtzak aipaindu...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Trikitilariak
Soinu tresnak: 
Trikitia eta panderoa
Partiturak: 
EranskinaTamaina
PDF icon Aranoko Zahagi dantza40.33 KB
Garapena: 

Lehen “txistu eta danborrarekin” (Garmendia, 1984,14) egiten zen, baina aurreko mendearen 80ko hamarkadan jada, “kordeona ta panderua” (Ídem, 14; Urbeltz, 1978, 190) jotzen zen. Gaur egun, trikitrixa eta panderoa.