OLAGUEKO ESKU DANTZA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Olagueko dantza
Azalpena: 

Olagueko Esku dantzak porrusalda oinarria duen dantza bat da, bere ezaugarri nagusiena eskuekin egiten den jokoa delarik. Hortik datorkio oraingo izena, baina aspaldian (aurreko mendearen 60ko hamarraldi arte) Olagueko dantza izenarekin ezagutzen zen herrian.

Herria:

NOIZ
Data: 
San Joango festetan, ekainaren 23an
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Geokokapena: 
AZALPENA

Olagueko Esku dantza edo Olagueko dantza, porrusalda baten oinarri hartuta eta doinuarekin egiten del esku dantza da. Izena dantzaren bigarren aldean egiten den esku jokoari zor dio. Dantzak porrusaldaren egitura koreografikoa gordetzen du: zeharkako pausoa eta aurrera-atzerakoa mantentzen dira, baina beraien artean berezko esku jokoa tartekatzen da.

Azalpen historikoa: 

Adinez nagusiko jendeak dantzatzen zuen bertan “Olagueko dantza” izenarekin gaur Olagueko Esku dantza bezala ezagutzen dugun dantza. Gure informatzaileak DIk (1955) honela deskribatzen du desagertze prozesua: “Ni 15 urte edo nituenean esku dantza dantzatzen zen Olaguen, izen horrekin ezagutzen ez ba zen: Olagueko dantza zen bere izena. Herriko festetan dantzatzen zen. Niri etxean irakatsi zidaten (nire gurasoek), baina normalki soilik adineko jendeak dantzatzen zuen.  Adineko j...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Tradizioaren une honetan "Euskal dantzak" ikastaroaren partaideak dantzatzen dira soilik

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Olagueko Esku dantza. 2019. Ortzadar
Olagueko Esku dantza. 2019. Ortzadar
Olagueko Esku dantza. 2019. Ortzadar
JANZKERA

Baserritarrez jantzita dantzatzen dira, lepoan festetako zapi urdin bat daramatela.

MUSIKA
Soinu tresnak: 
Akordeoia
Partiturak: