IRIBASKO INGURUTXOA

PRESENTACIÓN

FICHA TÉCNICA
Descripción breve: 

Ingurutxoa erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta bikotez osatutako biribilean dantzatzen den dantza multzo bat da. Bere izenak biribilean dantzatzeari egiten dio erreferentzia. Ingurutxoa osatzen duten dantzak tradizioaren egoeraren arabera osatua dago, hori herriaren arabera aldatzen delarik. Iribasen Inguru handi, Zubiak, Zortzikoa edo Bilantzikoa eta Inguru txikia. Beste herri askotan bezala, hemen ere Ingurutxoa dantzatu ondoren bestelako dantzak egiten ziren: Jota, Porrusalda eta Martxa edo kalejira.

Pueblo:

CUÁNDO
Fecha: 
Abuztuaren azken asteburuan
Periodicidad: 
Urtero
DÓNDE
Lugar: 
Juaineko larraina
Geolocalización: 
DESCRIPCIÓN

Iribasko ingurutxoa Iribasko Basakaitz Dantza Taldeak dantzatzen du urtero herriko festetan. Dantzak abuztuaren azken asteburuan egiten dira herriko festen giroan (abuztuaren 31). Esan bezala, ingurutxoa Basakaitz Dantza Taldeak egiten du eta horretarako espreski atondutako jantziak janzten dira. Beraz, eta zentzu horretan ez da jadanik dantza herrikoi bat, aspaldian bezala edonori zabalduta.

Ingurutxoa lau dantzek osatzen dute orain: Inguru handia, zubiak, Inguru t...leer más

Descripción histórica: 

Iribasko Ingurutxoaren bilakaera historikoa dagokionez, bi testigantza ezberdinak aurki ditzakegu: J.M. Beltranek eta Argia taldeak egindako ikerketak ematen diguna, eta F. Arrarasek utzi ziguna. Bi lanek ematen duten emaitza ezberdina da eta horregatik banan banan ikusiko ditugu.
Nafarroako ingurutxo gehienak oso ahul heldu ziren 1936-39ko gerrara eta gehienak urte horretarako desagertuak zeuden. Iribasko ingurutxoa bizirik zegoen gerra aurreko urte horietan, bai J.M. Beltranek, bai Arg...leer más

Participantes-dantzaris: 

Basakaitz Dantza Taldeko dantzariak. Ez dago kopuru zehatzik

MULTIMEDIA

GALERÍA DE VIDEOS
IRIBASKO INGURUTXOA. 2012. Laburpena
GALERÍA DE FOTOS
INDUMENTARIA

Ingurutxoa dantza soziala izan da eta partaidetza librekoa. Horregatik bakoitzak soinean zeraman arroparekin dantzatu du: festa egunetan, festa egunetako arroparekin; eta gainontzekotan egoerari zegokionarekin.

Esan bezala, oraingo Iribasko ingurutxoa Basakaitz Dantza taldeak egiten du eta horrek ekarri du jantzi bereziak erabiltzea.

Mutilak: Milrrayas praka ilunak, ator zuria, txalekoa, zapela eta gerriko beltzak, zapata beltzak ere eta os...leer más

MÚSICA
Músicos: 
Juan Mari Beltran eta Ander Barrenetxea
Instrumentos: 
Txistua, danbolina eta atabala
Autor de las grabaciones: 
Juan Mari Beltran. Soinuenea Fundazioa
Evolución: 

Ingurutxoa txistua, danbolin eta atabalarekin jotzen zen.

Larraun ibarrean R.M. Azkuek eta Aita Donostiak ikerketak egin bazuten ere, Iribasko ingurutxoaren partiturak eta musikak Argia Dantza Taldea eta, taldearen baitan eta ingurumarietan ibili zen Juan Mari Beltran jaso zituzten aurrenekoz.

Asko izan dira, ziurrenik, Iribastik pasatu diren txistulariak. Juan Mari Beltranek jasotakoen artean ezagunena Zubietako Xalbador Mutuberria da. Informatzaileek kontatzen dutenez, hasiera batean Xalbador “danbolinteroa” bere semearekin etortzen zen, azken honek danborra (atabala) jotzen. Denbora pasa ahala, Xalbadorren semea akordeonarekin etortzen zen eta Xalbador txistua eta atabalarekin.