Bertze mutil dantza motz baten aurrean gaude. Bertze bi mutil dantzekin batera dantzatzen da: Zahar dantza eta Billantziko Txiki.
FITXA ERAIKITZE LANETAN
Izenak adierazten duen bezala mutil dantzak tradizionalki mutilek burututako dantzak dira. Izena modu generikoan hartzekotan, dantza talde honetan tradizioan aurkitzen ditugun dantza gehienak sartuko liratete, gizarte talde honek, mutilenak, izan baita erritozko zein gizarte dantza gehienen protagonista. Horren atzean emakumean plazan agertzeko ezarritako zailtasunak. Horregatik “mutil dantza” tipologiaren barruan tradizionalki mutilek zirkulu irekian zein itxian eta erlojuaren orratzen kontrako bidean dantzatutako dantzak aurkituko ditugu. Erran beharra dago emakumeak gero eta gehiagotan parte hartzen ari direla honelako dantzetan. Tipologia honen adibiderik garbienak Baztango mutil dantzak eta Nafarroa Behereko jauziak dira.