ZIORDIKO ZORTZIKOA

AURKEZPENA

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Ziordiko Alkate Dantza
Azalpena: 

Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Ziordian egiten den zortzikoa, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Sokan dagoen lehengo dantzaria (neska ala mutikoa) da dantza honen protagonista nagusia, gainonentzoak eskutik helduta atzetik joaten direlarik. Zortzikoa herriko festeetako igandean et inauterietan dantzatzen da nagusiki.

Ziordiko Zortzikoa osatzen duten dantzak:

Dantzan sartzekoa

1. Zortzikoa

2. Zortzikoa

Fandangoa

Porrusalda

3. Zortzikoa eta Kalejira

Herria:

NOIZ
Data: 
Herriko jaietako igandean (Irailaren 8aren inguruan), 18’30etan.
NON
Tokia: 
Dona Maria Kaleko plazatxoan
Geokokapena: 
AZALPENA

Ziordiako zortzikoa inauterien eta herriko jaien testuinguruan dantzatzen da. Dantzariak bikoteka sartzen dira plazan, eskutik helduta eta bi ilara osatuz. Behin plazaren barruan, lehenengo bi dantzariek lehen zubi bat egiten dute, eta haren azpitik igarotzen dira gainerako dantzariak, bigarren postuan daudenetatik hasita. Zubitik irtetean, ilaran jartzen dira. Zubiaren ondoren lehenengo zortzikoa hasten da, dantzariek lerro bakarra osatzen dutelarik eskuekin lotuta. Lehenengo zortziko honeta...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Ziordiako zortzikoaz daukagun berririk zaharrena Aita Donostiak eskaintzen digu «Ciordiako dantzak» (Donostia, 1994, 2052) izenburupean. Beste fraide kaputxino batek, A. Modesto Lekunberrikoak, 1919an bildutako informazioa jasotzen du A. Donostiak. Hiru dira dantzak: Zinegotziei agurra, Dantzaldia hasten da eta 5/8-2/4 Dantza. Donostiaren obraren konpilatzaileek Modesto Lekunberrikoak A. Donostiari idatzitako oharra eskaintzen dute, transkripzio musikalaren ondoren:

Parte hartzaileak-dantzariak: 

Lehendabiziko urte honetan, Ziordiko Etorkizuna dantza taldeko partaideak.

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Ziordiko Zortzikoa. 2022. Ortzadar Euskal Folklore Elkartea
JANZKERA

Neskak: gona luzea (zangoaren erdiraino, gutxi gora behera) etabrusa zuria. Batzuk gerruntzea janzten dute. Oinetan espartin beltzak.

Mutilak: praka beltzak eta ator zuria. Espartin beltzak oinetan eta buruan txapel beltza.

MUSIKA
Musikariak: 
Musika banda eta Txistua
Soinu tresnak: 
Musika bandarenak eta txistua
Grabaketen egilea: 
Haize Berriak Musika Banda eta Ziordiko Txistulariak
Garapena: 

Gorago esan bezala, Ziordiako Zortzikoaren alderdi musikalari buruzko informazioa hainbat iturrik eskaintzen dute. 2022rako, Haize Berriak musika banda sakandarrak Ziordiarako zortziko bat konposatzeko enkargua egingo dio Karlos Sanchez Ekizari. Konposizioak txisturako eta bandarako izan behar du: XXI. mendeko zortzikoa. Bandaren adierazpenetatik abiatuta, Sanchez Ekizak Aita Donostiaren partiturak hartzen ditu erreferentziatzat, eta Sakanako zortzikoen ildoari eutsiko dion zortzikoaren melodiak konposatzen ditu, baina hura bereiziko duen ukitu batekin.