ZIORDIA

Zaldabai dantzak jada egiten ez diren dantzak dira. Zaldabai dantzez mintzatzen ari garenean ez gara, espreski, dantzez mintzatzen, erabiltzen den musika tresnari buruz baizik. Zaldabaia panderoa da. Orotariko Euskal Hiztegiak zaldabaiaz landa zaldabe eta zaldabei aldaerak jasotzen ditu. Dantza hauek kantatuak izaten ziren eta jota eta porrusaldak izaten ziren.

Sakanako Bailaran egiten diren soka dantzen taldeko da Ziordian egiten den zortzikoa, beste herrietan beste izenpean ezagutzen bada ere (Giza dantza, Alkate dantza). Sokan dagoen lehengo dantzaria (neska ala mutikoa) da dantza honen protagonista nagusia, gainonentzoak eskutik helduta atzetik joaten direlarik. Zortzikoa herriko festeetako igandean et inauterietan dantzatzen da nagusiki.

Ziordiko Zortzikoa osatzen duten dantzak:

Dantzan sartzekoa