Dantzarien bikoteek inguruka egiten duten dantza. Zubiak ere egiten dira. Inguru haundien kopurua aldakorra izan badaiteke ere, Betelun lau egiten dira. Beraien artean Aurresku eta Atzeskuak bi Zortziko dantzatzen dituzte. Hirugarren Inguru handiaren ondoren zubia egiten dute azken bikotea dela zubitik lehendabizikoa pasatzen. Atzeskua aurreskua bihurtuta, beste Inguru haundi bat dantzatzen dute eta bukatzean zubi berri bat hasierako posizioak itzultzeko.
Inguru haundiaren bi melodia erabiltzen dira egun. Biak Txomin Agirregomezkortak F. Urrizalkirengandik jasoak eta azken honek moldatuak. Hauek dira oraingo txistulariek jotzen dituztenak.
Bere Cancionero Popular Vasco delakoan, R.M. de Azkuek ere jaso zituen bi melodia eta «Ingurutxu I» et «Ingurutxu II» izena eman zien (Azkue, 1922, 394). Bi melodia hauek ez dira agertzen Urrizalkik partituretara eraman zituen artean. Aldiz, Patxi Arrarasek bai hartu zuela Azkuek jasotako bat («Ingurutxu I» izenekoa) eta Pañuelo dantza izenarekin argitaratu zuen (Arrarás, 1987, 169).
Arrarasek dantzatzeko bi modu ematen dizkio Inguru Haundiari eta bakoitzari izen...irakurri gehiago
Arrarasek dantzatzeko bi modu ematen dizkio Inguru Haundiari eta bakoitzari izen bat ematen dio. Lehendabizi «Pañuelo dantza» egingo zen, dantzareiek bikotearen barneko besoak jasota eta eskuak zapi batez lotuta. Dantza hau bukatuta, «Zakur dantza». Egiten diren urratsak berdinak dira, baina orain dantzariak aske dantzatzen dira:
Los muchachos recogen los pañuelos que les une a su pareja y, puesto al cuello, dan comienzo al Zakur dantza. Esta última parte se baila de manera similar a la anterior, con la diferencia de que las parejas avanzan sueltas, con los brazos ligeramente arqueados en alto, al mismo tiempo que hacen castañetas con los dedos de ambas manos, marcando el ritmo de la melodía [Mutilek bikotekidearekin lotzen dituzten zapiak jaso eta, lepoan jarrita, Zakur dantzari hasiera ematen diote. Azken zati hau aurrekoaren antzera dantzatzen da, bikoteak solte aurrera doazela, besoak apur bat gora eta, aldi berean, bi eskuetako hatzekin kriskitinak egiten dituztela, melodiaren erritmoa markatuz] (Arrarás, 1987, 42)