Otsagabiako Karrika dantza

FITXA TEKNIKOA
Bestelako izenak: 
Paseoa, Makila dantza, Kalejira
Azalpena: 

Otsagabiako dantzetako bat da. Dantzariak leku batetik bestera joateko dantza da: maiordomoarenetik elizara, Muskildara igotzeko… Honek ez du erran nahi ibilbide osoa dantzan egiten dutela: adibidez,  maiordomorenetik Muskildara joaten direlarik, herriko azken etxetik (Larranbetik) aurrera ibiltzen joaten dira. Dantzariak bi lerrotan joaten dira eta melodiaren erritmoa kriskitinekin laguntzen dute.

Dantza berria dela ematen du. 1925. urteko partituretan ez da agertzen, ez eta 1928koetan ere. Hala ere, 1929ko argazki batean dantza hau egiten ari direneko itxuran dauden dantzariak agertzen zaizkigu. Urte horretan bertan, Otsagabiako dantzariak Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan aritu ziren eta litekeena da ekitaldi horretarako asmatua izatea.

Dantza honen lehenengo partitura Aita Olazaranek ematen digu bere Tratado de txistu y gaitan (1933), beti ere Pañolo-dantzari atxikia.

Aita Donostiak 1934an Manuel Viscarret jaunarengandik jaso zuen Karrika dantza bereiztua lehengo aldiz bi melodiekin; eta hamar urte geroago melodia bakarrarekin (José María Larratengandik). 

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
BIDEO GALERIA
Otsagabiako Karrika dantza-Paseoa. Ortzadar (2006)-Eu Ugebis (2013)