Jadanik egiten ez den dantza da.
Dantza honen berri Antonio Goiak ematen digu. Goiak Malerreka osoan egiten den mutil dantza gisa hartzen du:
más exacto era y es llamarlo «Mutil Dantza de Malderreka», pues este baile se ejecutaba y se baila en todos los lugares que comprenden los pueblos de las cuencas de los ríos Ezpelura o Galbalagarre y e Ezcurra, que confluyen en Santesteban [Zehatzagoa zen eta da «Malerrekako Mutil Dantza» deitzea. Izan ere, dantza hau Ezpelura edo ...irakurri gehiago
más exacto era y es llamarlo «Mutil Dantza de Malderreka», pues este baile se ejecutaba y se baila en todos los lugares que comprenden los pueblos de las cuencas de los ríos Ezpelura o Galbalagarre y e Ezcurra, que confluyen en Santesteban [Zehatzagoa zen eta da «Malerrekako Mutil Dantza» deitzea. Izan ere, dantza hau Ezpelura edo Galbalagarre eta Ezkurra ibaien arroetako herri guztietan egiten eta dantzatzen zen, Donezteben elkartzen diren horietan] (Antonio Goya, 1990, 387).
Donamarian egiten zenari buruz zera dio:
En Donamaría se bailaba todos los Domingos [Donamarian igandero dantzatzen zen].(Antonio Goya, 1990, 387).
Dokumentu berean dio Mutil dantza hainbat melodiek osatzen dutela, baina testuan soilik bi ematen dizkigu.
Koreografiari dagokionez, bi melodia horiei dagozkien dantzak deskribatzen dizkigu. Mutil dantzaren osotasunari buruz zera erraten digu:
Se baila en la plaza o por las calles caminando en «fila india» con ocasión de las fiestas patronales, carnavales, despedidas de soltero... y en cuantas oportunidades la mocina se ponía a tono [...] Un amigo Labaindarra me indica que donde mejor se baila es en Ituren [Plazan dantzatzen da edo karriketan zehar «ilara indiarrean» ibiltzen herriko festetan, inauterietan, ezkondu aurreko agur-festan… , eta gazteria tonuan jartzen zen parada guztietan… Lagun labaindar batek azaltzen dit ezen Ituren dela hobekien dantzatzen den tokia] (Antonio Goya, 1990, 387).
Ikus Iturengo Dantza Luzearen Zortzikoa
AURKEZPENA
MULTIMEDIA