Errazkingo Zaldabai dantza

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Zaldabai dantzak panderoaren erritmoan dantzatzen ziren dantzak ziren.

Errazkini buruzko informazioa Juan Mari Beltrani zor diogu. Larraungo Ibarraren gainontzeko herrietan bezala, Errazkinen «neskatxek berak panderetakin larraiñetan bildute dantzatzen zien» (Beltran, 2016, 31). Bilera hauetara «gero baso-mutilek eta langileak ateatzen zienak dantzatzen zien pandereta jo eta kantatu» (Idem). Hau igande eta jai egunetan egiten zen.

Jotak dantzatzen ziren, denak panderetarekin. Dantzaldiak «hiru bat ordu» irauten zuen:

Hori udako lanak hasi bitartean egiten ziren. Geo, udan, lanak hasten zienean akabo! Eta udako lanak egiten zirenean, berriz (Beltran, 2016, 11).

Karretera egin zenean hau dena galdu egin zen:

… karretera hau egin zenean kostumbre hau denak galdu zuena,... geo gazteak alde egiten zuen… orduan karretera ez zenian… inora joatik ez… karretera txarra ta… (Beltran, 2016, 11).

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
TIPOLOGIA

Mota honetako beste dantzak ikusi:

BIDEO GALERIA