Deikazteluko Pastorelarako egindako bigarren dantza da Itzurun. Dantza hau Joan Mari Beltranek sortu eta “Orhiko Xoria” (Elkar, 2006) izeneko diskoan argitaratutako soinuan asmatuta dago. Beltranek Perez de Lazarraga “Zapatericos” Lizarrako gaitariak zirenen omenez sortu zuen. Hasiera batean Lizarratik Donostiara izena jartzekotan egon zen zen, baina Gipuzkoako erraldoi konpartsa bati eman zion Itzurun izenarekin.