Yéndome yo (lit. Noala ni), Murtxanteko Paloteadoaren makil dantza bat da.
Dantza honen lehenbiziko albistea I. Aguadok eman zigun:
Al son de la banda el coro cantaba el «Yéndome yo» mientras con los palos y los cascabeles que hacía de batería iniciábamos el juego o baile golpeándolos en forma de una X con los compañeros del frente y otras veces con los de derecha e izquierda, girando y haciendo varios pasos según habíamos ensayado. Después del coro seguía la música del solista acompañado solamente por el cornetín. El coro hacía el ritornello y todo se repetía hasta que terminaba la danza [Bandaren doinuan, abesbatzak «Yéndome yo» (lit. Banijoala ni) abesten zuen, eta bateria-lanak egiten zituen makilekin eta txintxarriekin jolasa edo dantza hasten genuen, X bat eginez elkarren kontra kolpatuz aurreko kideekin, eta beste batzuetan eskuinekoekin eta ezkerrekoekin, biratuz eta zenbait urrats eginez, entseatu genuenaren arabera. Abesbatzaren ondoren, bakarlariaren musika entzuten zen kornetinak bakarrik lagunduta. Koruak ritornelloa egiten zuen eta dena errepikatzen zen dantza amaitu arte] (Aguado, 1972, 19)....leer más
Al son de la banda el coro cantaba el «Yéndome yo» mientras con los palos y los cascabeles que hacía de batería iniciábamos el juego o baile golpeándolos en forma de una X con los compañeros del frente y otras veces con los de derecha e izquierda, girando y haciendo varios pasos según habíamos ensayado. Después del coro seguía la música del solista acompañado solamente por el cornetín. El coro hacía el ritornello y todo se repetía hasta que terminaba la danza [Bandaren doinuan, abesbatzak «Yéndome yo» (lit. Banijoala ni) abesten zuen, eta bateria-lanak egiten zituen makilekin eta txintxarriekin jolasa edo dantza hasten genuen, X bat eginez elkarren kontra kolpatuz aurreko kideekin, eta beste batzuetan eskuinekoekin eta ezkerrekoekin, biratuz eta zenbait urrats eginez, entseatu genuenaren arabera. Abesbatzaren ondoren, bakarlariaren musika entzuten zen kornetinak bakarrik lagunduta. Koruak ritornelloa egiten zuen eta dena errepikatzen zen dantza amaitu arte] (Aguado, 1972, 19).
Datu hauekin, Ortzadar Iruñeko Dantzari Taldeak saiatu zuen dantza berreskuratzen. Murchanten ezinezkoa izan zen 1977-78ko negu hartan. Hala ere:
Este baile, en la versión original de la partitura tal y como la recogiera Aguado (sin el aditamento del solista), coincide con el número séptimo del paloteado de Novillas (Zaragoza), a tres kilómetros de Cortes y a unos treinta de Murchante, donde dejó de bailarse en los años cincuenta, resultando en vano los intentos de reconstruir la danza, [Dantza hau, partituraren jatorrizko bertsioan eta Aguadok jaso zuen bezala (bakarlariarena gehitu gabe), Cortes-tik hiru kilometrora eta Murchantetik hogeita hamar kilometrora dagoen Novillasko (Zaragoza) paloteadoaren zazpigarren dantzarekin bat dator. Hemen berrogeita hamarreko hamarkadan dantzatzeari utzi zitzaion, dantza berreraikitzeko ahaleginak alferrikakoak izan zirelarik] (Aranburu, 1986, 62)
Kantua zabalpen haundia izan zuelako, ikerketa Aragoiko beste herri batzuetara zabaldu zen:
Encontramos nuevamente dicho baile en la localidad zaragozana de Grisel, próxima a Tarazona, donde con mayor fortuna pudimos aprenderlo de algunos antiguos paloteadores. En líneas generales responde a la descripción de Inocencio Aguado y a la que nos dieron nuestros inseguros informantes de Murchante y Novillas. Se trata probablemente del mismo baile [Zaragozako Grisel herrian aurkitu genuen berriz ere dantza hori, Tarazonatik hurbil, eta han, aberastasun handiagoarekin, antzinako makil dantzari batzuengandik ikasi ahal izan genuen. Oro har, Inocencio Aguadoren deskribapenari eta Murchante eta Novillasko gure informatzaileek eman zigutenari erantzuten dio. Ziurrenik dantza bera da] (Aranburu, 1986, 62)
Izen honen azpian makilak erabiltzen diren dantzak sartuko ditugu. Makila hauek luzera aldakorrekoak izanik ere ez dira luzeak. Dantzariak makila bana eraman ohi du esku bakoitzean eta horiekin soinua egiteko kolpeak ematen ditu, esku artean dituen makilekin nahiz bere dantzakideek daramatzatenekin. Makil dantzak, orokorki zortzi dantzariz osatutako taldean dantzatzen dira.