Murchanteko Paloteadoaren arku dantza bat da. «Arcos de Pasar» izenarekin ezagutzen da egun, Murchanteko dantzarien artean, I. Aguadok jaso zuen «Danza del Arco» (lit. Arkuaren dantza) delakoa (Aguado, 1986, 19). Azalpen hau eman zion bere informatzaileak:
La danza del Arco era muy vistosa y elegante. Parecían verdaderos ejercicios de circo por el juego que hacían pasándose el arco por debajo de la garra, subiéndolo por la espalda y haciendo combinaciones ya ensayadas. Este número se hacía con la música y coro del estribillo, que se repetía hasta terminar el juego del arco [Arkuaren dantza oso ikusgarria eta dotorea zen. Zirkuko benetako ariketak ziruditen, arkua hankaren azpitik pasatuz, bizkarretik igoz eta entseatutako konbinazioak eginez egiten zuten jolasagatik. Atal hau Estribilloaren musika eta koruarekin egiten zen, eta hori errepikatu egiten zen arkuaren jolasa amaitu arte] (Aguado, 1972, 22).
Aguadok jasotako informazioaren arabera Estribillo-ko melodiarekin dantzatzen zen. Mikel Aranbururen arabera:
La tercera melodía (que da Aguado), titulada Estribill...leer más
La tercera melodía (que da Aguado), titulada Estribillo, dice el autor que era empleada para la danza de arcos. Consta de ocho compases de ritmo binario de 2/4. Sin embargo, dicha música es utilizada en buena parte de los dances navarros y aragoneses para efectuar alternancias mediante el «cambio de filas», necesarias para que cada uno de los ocho paloteadores quede en primera línea para dar un paso al frente y lanzar su verso al santo, o su desafío al rapatán en Murchante [(Aguadok ematen duen) Hirugarren melodia, Estribillo izenekoa, arku dantzarako erabiltzen zela dio egileak. 2/4ko erritmo bitarreko zortzi konpas ditu. Hala ere, musika hori Nafarroako eta Aragoiko dance-en kopuru handi batean erabiltzen da «ilara-aldaketaren» bidez txandakatzeak egiteko, beharrezkoak baitira zortzi makil dantzarietako bakoitza lehen lerroan gera dadin, pauso bat aurrera eman eta bere bertsoa santuari jaurtitzeko edo, Murchanteko kasuan, rapatanari erronka egiteko (Aranburu, 1986, 62).
Hau da, Estribillo-a beste toki batzuetan Cortesías delakoari legokioke. Baina Aguadok emandako azaleko deskripzio horrekin bat egiten duen dantza bat aurkitu zuten, berriz ere, Zaragozako Griselen, beste melodia batekin egon arren:
La danza que describiera Pascual González, uno de los últimos danzantes… se corresponde plenamente con la aprendida en Grisel,, cuya melodía, es propia y diferente a las recogidas por Aguado [Pascual Gonzálezek, azken dantzarietako batek, Inocencio Aguadori deskribatu zion dantza [...] Griselen ikasitakoarekin guztiz bat dator, bere doinua berezkoa zaio, Aguadok jasotakoen desberdina baita [...]] (Aranburu, 1986, 62)
Griselen jasotako dantza bi zati zitu:
En la primera los danzantes conservan la formación clásica en dos filas de a cuatro pero alternan sus posiciones, hasta completar los ocho puestos, de una forma rápida y espectacular al pasar, sin soltarlo, por el interior del arco al tiempo que cambian de posición mediante un preciso movimiento combinado de piernas y brazos. En la segunda, el grupo adopta la forma de cuerda o cadena, enlazados mediante los arcos unos a otros y, precedidos del mayoral que lleva una horquilla de madera, evolucionan al compás de la música creando figuras serpenteantes que se cortan a sí mismas y configurando, en momentos determinados, un entretejido o «parrilla» alrededor del mayoral que lo aguanta con la horquilla, y que al realizar con los arcos adopta la forma de cúpula o «jaula» [Lehenengoan, dantzariek formazio klasikoa mantentzen dute lauko bi lerrotan, baina beren posizioak txandakatzen dituzte, zortzi postuetatik pasatzeko, modu azkar eta ikusgarrian arkuaren barrualdetik igarotzen, hura askatu gabe eta, aldi berean, posizioz aldatuz hanken eta besoen mugimendu konbinatu baten bitartez. Bigarrenean, taldeak soka edo kate forma hartzen du, arkuen bidez elkarri lotuta, eta, zurezko urkila bat daraman mayorala buru dutela, musikaren konpasean eboluzionatzen dute, soka ebakitzen duten irudi serpenteatzaileak sortuz eta, une jakin batzuetan, saretxo edo «parrilla» bat eratuz urkilarekin eusten dion nagusiaren inguruan. Modu horretan arkuekin egiten dena kupula edo «kaiola» baten itxura hartzen du (Aranburu, 1986, 63).
Aspaldiko Arku dantza honen bi zatietatik soilik bigarren hori egiten da «Cúpula» izenarekin. Dantzatu zen azken urtea 2016 izan zen. Orduan Ortzadarrek jasotako bezala egin zen, bi zatiak jarraian dantzatuz, alegia.
Dantzaren ezaugarria nabarmenena dantzariek daramaten arkua da. Arku hau apainduta ala apaindua gabea izan daiteke. Nafarroako arku dantzak Ebroko Erriberaldeko makil dantza edo paloteadoren esparruan eman dira eta beraien patu berbera jasan dute: XX. mendearen hasieran jada galduta zeuden. Aurreko mendearen 70ko hamarraldian, tokian tokiko zein kanpoko eragileen ikerketaren eskutik etorri zen dantza hauen berreskurapena.