IGANTZI

Korroan dantzatutako jota da, barruko korroa mutilek osatua eta kanpokoa neskek. Igantziko jota jota tradizionalean oinarritutako jota berri bat da. Bertan jotaren ohiko urratsak eta figura koreografiko berriak nahasten dira.

Jota hau San Migel eguneko (IX-29) goizeko ekitaldia bukatzeko dantzatzen da eta egun bereko arratsaldeko Dantza Luzearen parte gisa.

Gurutzearena dantzatzen den bigarren makil dantza da. Dantza mistoa da eta dantzari nahikorik direnean bi taldetan dantzatzen da.

Izarrarena dantzatzen den lehendabiziko makil dantza da. Dantza mistoa da eta dantzari nahikorik direnean bi taldetan dantzatzen da.

Orriak