IGANTZI

Igantziko Dantza Luzea. Mutil dantza. 2019. It.: Ortzadar

Mutil dantza Igantziko Dantza Luzearen bigarren dantza da. Zirkulu irekian egiten den dantza da. Bere izenak iradokitzen duen bezala, mutilek dantzattu behar duten dantza da. Haatik, gaur egun dantza mistoa da eta neskek ere parte hartzen dute dantzan, plazaren inguruan egiten dena aintzineskua buruan dutelarik. Sanjuanetan neska aitzineskua da dantza gidatzen duena.

Igantziko Dantza Luzearen lehenbiziko dantza da. Mutilak plazan sartzeko erabiltzen den dantza. Berez, ez da dantza bat, ibiltzen sartzen direlakoz. Mutilak lerroan sartzen dira plazan, erlojuaren orratzen kontrako norabidean eta txapela eskuan daramatela herria agurtuz. Behin dantzatzeko esparrua garbiki definituta geratzen denean, elkarren artean agurtzen diote eta prest geratzen dira Mutil dantza dantzatzeko.

Dantza Luzea edo Luziaren izenaren barruan, San Migel eguneko arratsaldean eta San Joan bezperan egiten diren dantzak biltzen dira. Goizean egiten diren dantzak erritualagoak baldin badira, arratsaldekoak, Bortzirietako bertze herrietan gertatzen den bezala, sozialagoak dira.

San Juanetan ere dantzatzen da Dantza Luzea. Bezperako suak egiten diren unetan dantzatzen da. Sanmigeletako Dantza Luzean protagonismoa mutilek badute (haiek hasten dituzte dantzak), Sanjuanetan neska dira dantzak gidatzen dituztenak.

Orriak