IGANTZI

Igantziko Makil dantzak. Sarrera. 2023. It.: Marisol Otermin

Dantza hau plazan sartzeko eta plazatik irteteko erabiltzen den dantza da. Erriberako paloteadoen  paseoa oroitarazte du. Dantzariak bi taldean jartzen dira eta bakoitza plazako izkin batetik sartzen da. Plazaren erdian gurutzatzen dira beren dantzatzeko tokira heltzeko, sartu direnaren kontrako aldean dagoena.

Dantza berriak eta mistoak dira. Bandera Arbola egin ondoren, dantzariak plazatik ateratzen dira geroxeago berriz sartzeko, orain Makil dantzak dantzatzeko. Hiru dira egiten dituzten makil dantzak: 

Sartzearena

Izarrarena

Ezpata dantza herriko agintarien eta banderaren aitzinean dantzatzen den dantza da. Igantziko Ezpata dantza zikloaren barnean koka daiteke eta izena ematen dio. Ezpata dantzariak (neskak eta mutilak) soka batean ateratzen dira plazara eta bertan bi ilaratako formazioa egiten dute Ezpata dantza dantzatzeko. Haien buru, aitzineskua.

Orriak