IRUÑEKO ANIMALIEN DANTZAK

AURKEZPENA

Iruñeko Animalien dantzak. 2016. It.: Iruña Taldea
FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Animalien dantzak Inauteri aurreko asteburuan ospatzen den Kauteren Festaren giroan dantzatzen dira. Segizio horretan ateratzen diren zaldikoek dantzatzen dituzte.

Herria:

NOIZ
Data: 
Inauteri aurreko asteburuan egiten da urtero, larunbatean, goizeko 11etan.
Aldizkakotasuna: 
Urtero
NON
Tokia: 
San Nikolas Plaza, Alede Zaharreko Merkatua, Merkatarien kalea
Ibilbidea: 
Joan: San Lorentzo, Kale nagusia, Eslaba, San Franzisko Plaza, San Migel, San Nikolas Plaza, San Nikolas, Pozo Blanco, Zapateria, Udaletxea, Mañueta, Sto Domingoko Merkatua – Etorri: Mañueta, Mercaderes, San Zernin, Kale nagusia, S. Lorentzo
Geokokapena: 
AZALPENA

Kauteren festa egun osoan zehar ospatzen da, baina dantzak goizeko eginkizuna dira. Kauterak eta zaldikoak San Lorentzo kalean dagoen Iruña Dantza Taldeko egoitzatik ateratzen dira, Iruñeko alde zaharrean zehar kalejira bat egiteko. Hamabi zaldiko dantzatzen dira. Kalejira horren hainbat tokitan, segizioa geratzen da eta bertan egiten dira dantzak. Dantza multzoa da Animalien dantzena eta bertan karriketan barna ibiltzeko eta plazetan sartzeko Sarrera eta Karrika dantzak daude; eta ...irakurri gehiago

Azalpen historikoa: 

Iruñeko Kauteren festa 1992an hasi zen ospatzen, Peio Otanok erran zuenez:

1992.urtean bat-batean irten ginen karrikara, baina 1993an benetako jaialdia hasi zela ziurta dezakegu (Egunkaria, Nafarkaria, 2002)

Festa antolatzeko Iruñeko Kauteren Elkartea edo Iruñeko Kauterak sortu zuten 1995ean. Bere barnean Iruña Dantza Taldea eta Fanfarreak eta San Lorentzoko dantzariek parte hartzen dute.

Hasieran ospakizunaren kal...irakurri gehiago

Parte hartzaileak-dantzariak: 

12 zaldiko.

Bestelako parte hartzaileak: 
Kauteroen konpartsa

MULTIMEDIA

BIDEO GALERIA
Iruñeko Animalien dantzak. 2019 It.: Eguzkilore Bideoak-G. Arbeloa
JANZKERA

Zaldikoak dira dantzariak. Alde batetik dantzaria dago eta bestaldetik “zaldia”. Azken honek Zuberoko zamaltzainaren zaldikoaren antza du.

Dantzaria: Buruan koloredun zapia kalparra biltzen eta bere gainean kaska gorri lumaduna (beste apaindurak ere baditu). Begitartea maskara batek estaltzen du (sudurraraino, veneziar estilokoa). Belarrietan, belarritako handiak. Soinean ez daramate aparteko arropari...irakurri gehiago

MUSIKA
Musikariak: 
Iruña Taldeko fanfarrea
Soinu tresnak: 
Gaitak eta txaranga
Garapena: 

Suite honen musika Elena Fraile musikariak (eta gaitariak) sortu zuen. Jatorrian gaita eta metalezko musika tresnendako partiturak ondu zituen. Geroago, beste musika tresna batzuk gehitu izan dira: txirula, akordeoia, flauta…

Musikariak kauterez jantzita joaten dira.