Zaldikoen Balsa

FITXA TEKNIKOA
Azalpena: 

Dantza honen inspirazio iturria Mallorcako bolero batean datza. Biribilean egiten da eta zaldikoak txandaka, dagokienean, erdira sartzen eta ateratzen dira. Banaka dantzatzen direnean momentuan inprobisatu behar dute dantza.

Koreografia Peio Otanorena da. Bere hitzetan, dantza “zorabio joku” bat da eta bals izena badu ere, ez gaude bals baten aurrean. Dantzak hiru urrats ditu: bolero paseoa, mazurka eta jira-birak. Paseoan dantzari guztiak biribilean eta jauzika egiten dute dantza. Mazurkan tokian dantzatzen dira mazurkaren antzerako bi urrats egiten dituztelarik.  Azkenik, jira-bireetan, izenak dioen bezala, boleroren paseoa egiten dute jira-biraka eta bakoitzak bere jatorrizko tokira heldu behar du.

Herriak:

Ziklo honen parte da: 
Iruñeko Animalien dantzak. Zaldikoen Balsa. 2016. It.: Iruña Taldea
BIDEO GALERIA
Iruñeko Animalien dantzak. Zaldikoen Balsa. 2019. It.: Eguzkilore Bideoak. G. Arbeloa
Iruñeko Animalien dantzak. Zaldikoen Balsa. 2019. It.: Eguzkilore Bideoak. G. Arbeloa